Parkinsonerako adabakia

Gipuzkoako Poliklinikaren Parkinsona Ikertzeko Zentroak Parkinsona tratatzeko adabakiaren eraginkortasuna testatzen parte hartu du Estatuko zein Europako beste zentro batzuekin batera. Zehazki, paziente gipuzkoarrekin bi entsegu egin ditugu, eta adabakiaren ezaugarriak hobetzeko eta haren eraginkortasuna egiaztatzeko modua eman digute. 2004. urtetik, Gipuzkoako Poliklinikaren Parkinsona Ikertzeko Zentroak, Gurutz Linazasoro doktoreak zuzenduta (neurologoa), hainbat entsegu kliniko egin ditu eta horiek Parkinsona tratatzeko adabakiaren eraginkortasuna egiaztatu dute. Pazienteen sintomak argi eta garbi hobetu direla antzeman dugu, eta adabakia erabiltzea erosoagoa da pilulak baino; gainera, bizitza arrunt bat izateko modua ematen du ia.

Parkinson-adabakiak era askotako dosiak ematen dituen medikamentua dauka; bere printzipio aktiboa rotigotina da. Adabakiaren bidez, azalak substantzia kimiko hori xurgatzen du modu jarraikian bere ondorioak irauten dituen 24 orduetan eta, odolaren bidez, burmuinera heltzen da; bertan, dopaminaren ordezkoa egiten du (dopamina mugimendu-kontroleko eta organismo-koordinazioko zentroei informazioa ematen dien neurotransmisorea da); izan ere, haren gabeziak Parkinsona agerrarazten du.

Parkinsona tratatzeko adabakiak bereziki egokiak dira gaixotasunaren fase aurreratuetan dauden pazienteentzat, irensteko arazoak antzematen zaienentzat eta, kirurgia bidezko ebakuntza egin ondoren, operazio ondoko fasean daudenentzat.


Policlinica Gipuzkoaren zerbitzuen katalogo berria

Gipuzkoako Poliklinikaren zerbitzu guztien katalogo eguneratua aurkeztu nahi du. Ezagutu lehen eskutik gure pazienteen eskueran jartzen dugun goi-mailako osasun integralaren kontzeptua. Ezagutu Gipuzkoako Poliklinikaren osasun pribatu integralaren kontzeptua, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate eta -arloak, zerbitzu zentralak eta kanpo-kontsultak, irudi bidezko diagnostikoa, egungo instalazioetako azken belaunaldiko teknologia eta etorkizuneko proiektu berriak, baita gure klinikaren etengabeko apustua eta konpromisoa medikuntza-arloko berrikuntza, garapen eta ikerketarekin ere.

Gure katalogoa deskargatzeko, sakatu ondorengo loturan.


Kardiologia eta Bihotz Hodien Kirurgiaren Erizaintzako IV. Ikastaroa Miramongo Auditorioan

Euskal Herriko eta Estatuko hainbat lurraldetatik etorritako profesionalek Gipuzkoako Poliklinikako, Donostiako Ospitale Konplexuko eta Bartzelonako Ospitale Klinikoko erreferentziako hizlariekin parte hartuko dute prestakuntza eta esperientzia-elkartrukeko bi jardunalditan. Martxoaren 15 eta 16an "Kardiologia eta Bihotz Hodien Kirurgiaren Erizaintzako IV. Ikastaroa" egingo da Gipuzkoako Poliklinikak antolatuta.

Ikastaro horretan, kardiologia edota bihotz-hodien kirurgiako pazienteen arreta, tratamendu eta zainketei lotutako gaiak landuko dituzte eta, era berean, espezialitate horietako azken aurrerapenen eta teknologien berri emango dute.

Ikastaroaren iraupena bi egun osorik izango da eta ospitale publikoetan zein pribatuetan espezialitate-arlo horietan diharduten EUDei eta langile teknikoei zuzenduta dago.

Bi jardunaldi horietan, Gipuzkoako Poliklinikako espezialistak, beste zentro batzuetako profesional batzuekin batera (hala nola, Donostiako Ospitalekoak edo Bartzelonako O. Klinikokoak), eta Espainiako Estatuko lurraldeko 150 bertaratutakoak Bihotzaren Arloak izandako azken aurrerapenei buruz arituko dira; izan ere, Gipuzkoako Poliklinika erreferente bat da Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiaren espezialitateetan.

Ikastaroak 20 ponentzia izango ditu, baita komunikazio libreen saio bat ere. Profesional interesatu guztiek eman dezakete izena.

Prestakuntza-ikastaro honek (hurrenez hurren egindako laugarrena) Gipuzkoako Poliklinikak Kardiologia zein Bihotzeko Kirurgiaren ikerketan zein dibulgazioan daukan posizioa areago sendotzen du, nola medikuen aldetik hala erizaintzako langileenaren aldetik.

Ikastaro horren zuzendaritza: Ernesto Greco Bihotz Hodien zirujauak, Elena Galardi ZIUko gainbegiraleak eta Arantxa Lekue prestakuntza-arduradunak jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztete profesional guztiak.


Euskadiko azal azpiko audifonoaren lehenengo inplantea

Jesus Algaba doktoreak belarrian guztiz ezkutatuta audifonoa ezartzeko Euskadiko lehenengo eta Estatuko bigarren interbentzio arrakastatsua egin die oraindik orain bi pazienteri Gipuzkoako Poliklinikan. Entzumen-galera giza arrazako patologia ohiko eta garrantzitsuenetako bat da. Urteak direla, gorreriak jota dauden pazienteei laguntzeko erremedioetan saiatu gara. Azken aurrerapen teknologikoek asko hobetu dituzte ohiko audifonoak eta, digitalizazioaren ondorioz, lehen ezin zuten paziente gor ugarik (hipoakustikoek) orain erabil ditzakete.

Belarriko inplanteek, batez ere kokleako inplanteek, gorreria sakoneko pazienteei entzuten lagundu diete. Egun, teknika hori zabal onartuta dago maila zientifikoan, emandako emaitzak direla eta.

Hala ere, aurrerapen horiek gorabehera, gorreria moderatutik larrirako paziente-talde batek ez ditu audifonoen abantailak izan guztiz, eta beste talde batek, abantailei etekina atera dien arren, arazoak ditu kanpoko entzunbidean (atzeraelikadura-arazoak, infekzioak) edo, besterik gabe, ez zaie gustagarri audifonoa eramatea, arazo estetiko bat eragiten baitie.

Paziente horientzat guztientzat, belarriaren barnean ezkutatuta ezartzen den audifonoa garatu da. Aparatu horrek bi abantaila dakartza. Alde batetik, azalaren azpian jarrita doanez, entzunbidea libre geratzen da. Bestetik, bainatzerakoan edo kirola egiterakoan audifonoa kendu beharraren enbarazua saihesten die pazienteei, eta arazo estetikoa konpondu egiten du.


Unai Osa txirrindularia larrialdietan hartu dute

Gipuzkoako Poliklinikako Larrialdietako Zerbitzuen koordinatzaile Iñaki Pujol Azkue doktoreak emandako parte medikoa. Unai Osa txirrindulariari arreta eman diogu gaur goizez Gipuzkoako Poliklinikaren larrialdietako zerbitzuan, Zarautzen entrenatzen ari zela izandako erorikoaren ondorioz.

Unai Osa Gipuzkoako Poliklinikaren larrialdietako zerbitzura bertaratu da gaur asteartean, abenduak 5, 11:00etan. Zerbitzu horretako medikuek balorazioa eta hainbat proba egin ondoren, kanpoko eskuin lepauztaiaren 1/3ren haustura-lesioak diagnostikatu dizkiote.

Une hauetan Gipuzkoako Poliklinikan dago ospitaleratuta, behin betiko tratamendua zein izango den erabaki bitartean.


Gipuzkoa Basketen babes-kontratua berritu

Gipuzkoako Poliklinikak hirugarren urtez segidan berritu dio babesa Gipuzkoa Basket Donostiako saskibaloi-taldeari. Jose Manuel Franco, Gipuzkoako Poliklinikaren Zuzendari Nagusiak; Roque Ascoz, Gipuzkoako Poliklinikaren presidenteak; eta Miguel Santos, San Sebastian Gipuzkoa Basketen presidenteak, oraindik orain, Gipuzkoako Poliklinikak San Sebastian Gipuzkoa Basket babesteko akordioa sinatu dute berriz 2006-2007 denboraldirako.

Gipuzkoako Poliklinikak taldea babestu du azken hiru denboraldietan eta, berriz ere, bere babesa erakutsi dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligan hasi den honetan.


ACB Ligan Gipuzkoa Basket babestu

Gipuzkoa Basketi emandako babes-kontratua berritu dugu. Jose Manuel Franco, Gipuzkoako Poliklinikaren Zuzendari Nagusiak; Roque Ascoz, Gipuzkoako Poliklinikaren presidenteak; eta Miguel Santos, San Sebastian Gipuzkoa Basketen presidenteak, oraindik orain, Gipuzkoako Poliklinikak San Sebastian Gipuzkoa Basket babesteko akordioa sinatu dute berriz 2006-2007 denboraldirako.

Gipuzkoako Poliklinikak taldea babestu du azken hiru denboraldietan eta, berriz ere, bere babesa erakutsi dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligan hasi den honetan.


Algaba doktorea, Espainiako otorrinolaringologoen ordezkari nagusi

Algaba doktorea (Gipuzkoako Poliklinikako Otorrinolaringologia Zerbitzuko medikua) da Espainiako Otorrinolaringologia Elkarteko presidente berria eta Espainia osoko otorrinolaringologoen ordezkari nagusia 2006-2009 hirurtekoan. Algaba doktorea Espainiako Otorrinolaringologia eta Patologia Zerbiko Fazialeko Elkartearen 57. Biltzar Nagusiarekin bat eginez izandako Biltzar Nagusian izendatu zuten urriaren 2an.

Algaba doktorea 3 urtez presidenteordetzan eta 40 urtez Elkarteko bazkide egon ondoren heldu da presidentetzara. Egun, Espainia osoko 2.700 otorrinolaringologo bazkide inguruen ordezkari nagusia da Elkarteak parte hartzen duen ekitaldi zientifiko guztietan, dela Estatuan, dela nazioartean.

Presidentearen zereginak dira: Elkarte Zientifikoaren ibilbide egokia zaintzea, atzerriarekin harremanak ezarri eta edukitzea, Estatutuetan aldaketak egitea eta Batzorde berriak izendatzea. Hori guztia Eskuordeko Batzordean egoteaz gain: bertako burua da.