Arnas Errehabilitazioa

Arnas Errehabilitazioa zure gaitasun fisiko eta egoera emozionala hobetuko duen ariketa- programa batean datza, eta horrek ariketa egiteko gaitasuna eta bizi-kalitatea hobetzea suposatzen du. Gainera, jokaera mesedegarriak laguntzen ditu epe luzean eta infekzio kopuruak eta biriketako gaixotasunak direla-eta ematen diren ospitalizazioak gutxituko ditu.

Nori zuzenduta dago?

Programa hau arnas eritasun kronikoa daukaten gaixoei zuzenduta dago, adina, gaixotasunaren larritasuna edo tabakoaren kontsumoa alde batera utzita. Talde hauetakoren batean zaude?

  • Ohiko bizitzan Arnas Gutxiegitasun Kronikoa, Biriketako Gaixotasun Kronikoa, Asma Enfisea arnasestuarekin (itolarria) daukaten gaixoak
  • Fibrosi kistikoa edo bronkiektasiak daukaten gaixo hiperjariatzaileak
  • Gaixotasun neuromuskularra eta eraginik gabeko eztula daukaten gaixoak
  • Arnas eritasun kroniko murriztailea daukaten gaixoak, hala nola biriketako gaixotasun interstizial zedarrigabea edo biriketako hipertentsioa
  • Kirurgia torazikoaren (hala nola biriketako tumoreak erauztea, mediastinoaren edo pneumotoraxaren patologiak tratatzea) aurretiko eta osteko gaixoak.

Arnas Errehabilitazioaren onurak

Programaren onura nagusiak:

  1. Arnasestua edo itolarria lasaitzea
  2. Eguneroko bizitzaren jarduerak erraztea, hala nola paseatzea, garbitzea, eskailerak igotzea, bidaiatzea, etab.
  3. Aldartea hobetzea
  4. Biriketako gaixotasuna dela eta infekzio kopurua eta ospitalizazioak gutxitzea

Arnas Errehabilitazioaren programa astean 2 egunetan egiten da, ordu 1ez saio bakoitzeko. Programa Osoa bada 3 hilabeteko batez besteko iraupena dauka, eta Mantenu edo Ebakuntzaren Aurreko eta Ostekoa bada, hilabete 1eko batez besteko iraupena dauka.

Programaren baliabideak

Giza baliabideak

Arnas Errehabilitazioaren Zerbitzu berria, Itxaso Sayago doktore pneumologoaren kordinaziopean, diziplina anitzeko espezialista-talde batek osatzen du, fisioterapeutak eta programan espezializatutako erizainak tarteko.

Bitarteko teknikoak

Poliklinika Gipuzkoak gimnasioa dauka, guztiz hornituta: ohatila artikulatuak, bizikleta zikloergometrikoak, pisuak, eskuzko ergometroa eta arnas sustapen-tresnak. Halaber, zerbitzuak pultsioximetroak, kardiofrekuentziametroak ditu, ariketan zehar kontrolatzeko eta jarraipena egiteko. Eta, behar izanez gero, oxigenoterapia-botilak dagozkien konexioekin, jariakin-xurgagailuak dagozkien konexioekin, eta biriketako arazoak tratatzeko aerosolterapiarako ekipamenduak.

Zer da Errehabilitazio Programa

3 programa mota daude: programa Osoa –gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei zuzendua–. Mantenua –behin programa osoa amaituta– eta Ebakuntzaren Aurrekoa eta Ostekoa –gaixo kirurgikoei zuzendua.

Programaren hasiera

Proba hauek egiten dira: analisia, arteria-gasimetria, espirometria bronkodilatadore-testarekin, arnasa hartzeko eta arnasa botatzeko gehienezko presioak —muskulu-ahultasuna antzematen bada —elektrokardiograma eta bizitza-kalitatearen testa, erizainak eginikoa.

1. OSOA

Pneumologoak gaixoaren ebaluazioa egingo du, proba horiek barne, eta historia kliniko osoa, bizitza-ohiturak, eta ariketa fisikoa jasoko ditu. Kontraindikaziorik ez badago, gaixoa programaren barruan sartuko da, eta programa osoa azaltzen duen informazio-baimena sinatuko du. Gero, esfortzu-proba submaximala egingo zaio, 6 minutuko martxaren testa izenekoa, eta fisioterapeutak indarraren balorazioa egingo dio, pneumologoak gainbegiratuta. Behar izanez gero, bihotz-ekografia eta esfortzu-proba eskatuko dira, bihotz-komorbilitateak baztertzeko.

Programan zehar, pazienteak frekuentzia kardiako zehatz batean egingo du:

  • Beheko gorputz-adarren erresistentzia aerobikoko entrenamendua bizikletarekin.
  • Pisu bitarteko indar-muskularraren entrenamendua.
  • Arnas fisioterapia-teknikak ere barne hartzen ditu, hala nola aireztatze abdominodiafragmatikoa eta arnas sustatze-tresnak.
  • Arnas muskuluen ahultasunik badago, Oxygen dual motako arnas sustatze-ariketak egingo dira.

Programan zehar ariketen iraupena eta intentsitatea areagotuko dira. Betiere bihotz-maiztasuna, saturazioa eta gaixoaren egoera klinikoa kontrolatuz, eta fisioterapeutak gainbegiratuta.

Programan zehar, erizainak koadernotxo bat emango die arnas eritasun kronikoen gida osoarekin, eta 3 tailer egingo ditu koadernotxo horri buruz, bereziki gaixotasunaren eta tratamenduaren ezagutzan eta okupazio-terapian oinarrituz. Behar izanez gero, dietistari eta psikologoari kontrola eta jarraipena egiteko eskatuko zaie. Astero, diziplina anitzeko taldekide guztien bilera egingo da, edozein zalantza edo arazo aztertu eta konpontzeko, programa optimizatze aldera.

Gainera, Itxaso Sayago doktore pneumologoak 15 egunero kontsulta bat egiten du beharrezkoa izanez gero.

Programa amaitzerakoan, hasierako froga berdinak errepikatzen dira eta pazienteak Itxaso Sagayo doktore pneumologoarekin azken kontsulta izaten du, non programako azken informea ematen zaion eta baita jarraitu beharreko gomendioak.

2. MANTENUA

Behin programa osoa amaituta, pazienteak mantentze-programa egin dezake, programan zehar lortutako onurak ez galtzeko.

3. EBAKUNTZAREN AURREKO ETA OSTEKOA

  • EBAKUNTZAREN AURREKOA:

Pazientea Jose Miguel Izquierdo doktorearen kirurgia kontsultatik Itxaso Sayago doktorearen pneumologia kontsultara ondorioztatzen dute.

Arnas errehabilitazioko pneumologoaren kontsulta ostean, egunean bertan, fisioterapeutak ordu erdiko iraupeneko arnas-fisioterapia saio bat egingo du. Bertan, arnas-sustapen teknikak erakusten zaie, baita arnas abdominodiafragmatikoa, eta kirurgia ostean ariketa horiek egiten jarraitu beharko dutela nabarmentzen zaie, ingresatuta dauedenean ere.

  • EBAKUNTZAREN OSTEKOA:

Ospitaleratuta daudela, ebakuntza aurretik ikasitako teknikak egiten dira, ahalik eta goiztiarren, solairuko Fisioterapeutarekin.Ondoren, era anbulatorioan, programa osoak jarraitzen du, indarraren entrenamenduak izan ezik.

Arnas-Errehabilitazioko Programaren Tutoriala