Euskadiko lehenengo ekokardiografo eramangarria Policlinica-ra iritsi da

• Policlínicak Euskadiko lehenengo ekokardiografo eramangarria erosi du bere Kardiologiako Zerbitzu Integraturako, Estatu mailan ere aitzindaria izanik. Ekokardiografiak kontsultan bertan egiteko aukera ematen du edota beste deozein tokitan, bere eramangarritasuna dela eta, emaitzak berehala lortuz, pazientearen diagnostikoa berresteko eta tratamendua martxan jartzeko beharrezkoa den itxaron-denbora murriztuz.

 

Policlinica Gipuzkoak erosi du Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurreneko ekokardiografo eramangarria —Estatu mailan ere oraindik ez dira asko martxan daudenak—, Eduardo Alegría kardiologoak gidatzen duen bertako Kardiologiako Zerbitzu Integraturako.

Aparatu berriak betidaniko ekokardiografo tradizionalak dituen prestazio ia berberak dauzka, eta beraz ikertu edo aztertu beharreko kasuen % 95 baino gehiagotan tresna zaharraren lekua hartu eta hura ordeztu dezake.

Abantaila nagusia zera da, kardiologoak kontsultan bertan egin dezakeela gaixoaren azterketa edota beste deozein tokitan, bere eramangarritasuna dela eta, emaitzak berehala eta in situ ikusteko aukerarekin; horri esker, pazientearen diagnostikoa berresteko eta tratamendua martxan jartzeko beharrezkoa den itxaron-denbora nabarmen murrizten da.

Policlínica Gipuzkoako Kardiologia Integraleko Zerbitzurako erosi den ekokardiografo eramangarri honekin, prebentzio arloan aurrerapauso nabarmena egin du Policlinicak, ohitura osasuntsuak zabaltzeaz gain, teknología berritzaileenaren alde apostua egiten du eta.

“Bihotzeko gaitzak lehenengo heriotza kausa dira gure gizartean eta adituaren jarraipenarekin txekeo kardiobaskularrak egitea bihotzaren osasuna zaintzearen bermea da”, hala dio behintzat Arraiza doktoreak, Policlínica Gipuzkoako zuzendari medikuak.

“Tresna diagnostiko honekin erosortasuna (kontsultan bertan egiten delako) eta emaitzen irakurketen azkartasuna irabazten da. Honekin gaixoak izan ditzakeen patologiak azkar antzematea lortzen da, beste ekipamendu konplexuagoekin ikerketa zabaltzeko aukera dagoelarik”.

General Electric Healthcare etxeak banatutako ekokardiografo eramangarri honek koloretako irudiak eskaintzen ditu odol-zirkulaziorako, pazienteari elektrodoak jartzeko premiarik gabe. Tresnak 390 soilik gramo pisatzen ditu eta bere neurriak 135x73x28 mm-koak dira.

Miaketa edo txekeo kardiologikoetarako erabiltzeaz gain, poltsikoko tresna hori ezin egokiagoa da sabeleko azterketak egiteko edo pediatrian nahiz urologian erabiltzeko, eta baita bularraldeko mugimenduak edo pleurako isurkinak atzemateko ere, beste hainbat eginkizunen artean.

 

 


Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014