Neurokirurgia Zerbitzuak prozedura kirurgikoak beharrezko dituzten nerbio-sistemako gaixotasunak diagnostikatzen eta tratatzen ditu.

Neurokirurgian gehien tratatzen diren lesioen artean daude tumore-patologia, garuneko eta hodietako patologiak, ornoetako eta muineko patologiak, garezurreko, entzefaloko eta ornoetako traumatismoak, eta bizkar-hezurraren kirurgia.

Policlínica Gipuzkoan azken aurrerapen teknologikoak ditugu diagnostikoaren eta kirurgiaren arloetan, eta mikroskopioak sartu dugu ebakuntza-gelan mikrokirurgia-ebakuntzak egiteko.  Izan ere, zerbitzu hau ebakuntzetan mikroskopioa sistematikoki erabiltzen duen lehena izan da Gipuzkoan, eta horrek gaixoari azkarrago sendatzen laguntzen dio. Bereizgarri ditu ere garezurreko eta esfenoideetako mikro-kirurgia espezializatuak, trigeminoaren neuralgiaren eta min kronikoaren azalaren bitartez tratatzea eta kirurgia esterotaxikoa.

Espezialitate hori aurrera eramateko, Policínica Gipuzkoak 14 ohez hornitutako ZIU bat dauka, kualifikazio handiko talde batek osatutakoa: medikuntza intentsiboko mediku espezialistak, erizaintzako langileak eta klinika-laguntzaileak, guztiak bezeroari laguntzeko prest, eguneko 24 ordutan.