Poliklinika Gipuzkoako Azaleko Laserraren Unitateak puntako laser-teknologia dauka azalerako, eta horri esker, tratamendu-mota ugari gauza ditzake, berme osoa eskaintzen duen ospitale batean eta mediku espezialistek une oro artatuta.

Nahi ez dituzun tatuajeak ezabatu

Poliklinika Gipuzkoak puntako teknologia dauka jada nahi ez dituzun tatuajeak ezabatzeko.

Depilazioarekin ahaztu

Depilatzeko laser-sortarik modernoena dugu, teknologia aurreratuenarekin, emaitza bikainekin eta arriskurik gabe.

Aurpegia gaztetzea

Icon plataforma da teknologiarik onena, argian eta laserrean oinarritutako tratamendu estetikoak eta dermoestetikoak egiteko.

Zain-sareei agur esan

V-bean laserra bereziki prestatuta dago zainetako lesioak tratatzeko.

Minik ez

Gure esperientziak eta baliabide teknikoek aukera ematen digute bestela krema anestesikoak beharko lituzketen tratamenduak emateko. Gaixoen hitzetan, sentsazioa azala goma elastiko batez igurtziko baliete bezalakoa edo ziztada txiki baten modukoa da. Tratamenduaren ostean, zonaldea pixka bat handi daiteke eta baita lesio more txiki batzuk agertu ere, baina 7-15 egunen buruan desagertzen dira.


Nahi ez dituzun tatuajeak ezabatu

Poliklinika Gipuzkoak puntako teknologia dauka jada nahi ez dituzun tatuajeak ezabatzeko. Tatuajearen pigmentazioa ezabatzen du azaletik. Tratamendua hainbat aldiz errepikatu behar izaten da. Saio-kopurua tatuaje bakoitzaren araberakoa da.

Depilazioarekin ahaztu

Depilatzeko laser-sortarik modernoena dugu, teknologia aurreratuenarekin, emaitza bikainekin eta arriskurik gabe. Emakumeentzat zein gizonentzat egokia da, eta pertsonaren hormona-mailak egonkorrak direnean hasi behar da.

Agur esan zain-sareei

V-bean laserra bereziki prestatuta dago zainetako lesioak tratatzeko. Gainerako laserrek ez bezala, zainetako lesioen odol-hodiei eragiten die soilik, eta ez ditu inguruko ehunak eta egiturak kaltetzen. Horrela, zainetako lesio gehienak ezabatzen ditu, hala nola kuperosia, angiomak, puntu gorriak eta ildo gorriak.

Aurpegia gaztetzea

Icon plataforma da teknologiarik onena, argian eta laserrean oinarritutako tratamendu estetikoak eta dermoestetikoak egiteko. Hainbat erabilerarako egokia da: azala gaztetzea eta samurtzea, aknea, aurpegiko gorritzeak, zainetako lesioak eta pigmentazioa, zimurrak eta akne-orbainak, hanketako zain anti-estetikoen itxura hobetzea, hipopigmentazioa eta hiperpigmentazioa, laser-esfoliazioa eta zatikako gaztetze ablatiboa eta resurfacing.

Nahi ez dituzun tatuajeak ezabatu, depilazioarekin ahaztu, aurpegia biziberritu eta zain-sareei agur esan.