Digestio-gaixotasunek haurtzaroan medikuntzako bi adarretako langile espezializatuen ikerketa eskatzen dute; hau da, PEDIATRIAKO ETA DIGESTIO-APARATUKO adituena, eta gutxi dira horiek bietan espezializatzera iristen diren medikuak.


Lotutako albisteak

Policlínica Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu du haur eta gazteen diabetesaren detekzio goiztiar eta tratamendurako

Gaixotasun endokrino kronikoetan maizkoena da haurtzaroan eta nerabezaroan.

Policlínica Gipuzkoak haur eta gazteen diabetesaren diagnostiko eta tratamendu goiztiarrerako jardunaldi bat hartuko du gaur, Euskal Autonomia Erkidego osoko eta Nafarroako osasuneko profesionalei zuzendurik. Gaixotasun endokrino kronikoetan maizkoena da haurtzaroan eta nerabezaroan, eta azken urteotan areagotzen ari da horren eragina. Gaur egun 100.000 haurretatik 22ri eragiten die gure inguruan, eta Espainian 1.200 kasu berri detektatzen dira urtean.

Jardunaldi honen helburua Lehen Arretako pediatra eta erizainei diabetesa hurbiltzea da. Izan ere oso egoera pribilegiatuan daude, hurbiltasuna eta harreman zuzena dela eta, haur horiei laguntzeko. Ezinbestekoa da pediatra eta erizainak endokrino-pediatrekin elkarlanean aritzea diabetesdun haurraren kontrol eta jarraipena optimizatzearren, eta aurreneko sintoma susmagarriak ikusi orduko –maiz txiza egitea (gauez batez ere, haurrak dagoeneko egiten ez duenean), egarri sentsazioa areagotzea, pisua galtzea eta nekea orokorrean-, diabetesa den baztertzea edo egiaztatzea, odol eta gernu analisi baten bidez.

Jardunaldiaren antolatzaileak Policlínica Gipuzkoako Asunción Irureta endokrino-pediatra eta Mirentxu Oyarzabal eta Elena Arlota endokrino-pediatrak dira, Policlínica Gipuzkoako Dr. Carlos Elósegui Fundazioaren laguntzaz. Bertan haurren diabetesaren arloan estatu mailan dauden aditurik ospetsuenak izango dira. Prestakuntzara bideratutako topaketa honetan hainbat lantegi egingo dira, intsulina bidezko tratamenduari, elikadurari, ariketa fisikoari eta autokontrolari buruz.

Diabetesa metabolismoari, batez ere karbohidratoenari, eragiten dion gaixotasun kroniko bat da. Intsulina produzitzen duten pankreako zelulen akats batengatik sortzen da. Asun Iruretak dioen moduan, “intsulina da glukosa edo energia zelulan sartzeko atea zabaltzen duen giltza. Intsulinarik ez dagoenean, glukosa odoletan metatzen da, eta diabetesaren sintomak agertzen dira”.

Haur eta gazteen diabetesa gora doa

Uste duguna beste zerbait bada ere, diabetesa ez da bakar-bakarrik helduek jasaten duten gaixotasun bat. Oso bestela, haurren artean gero eta eragin handiagoa du. Kasu kopurua pixkanaka handitzen da pubertaroaren hasiera arte, eta une horretan gaixotasunaren eragina goreneko puntu batera iristen da.

Diabetes kasu gehienak 1. eta 2. motakoak dira. Oro har, haurren kasuan “1. motako diabetes mellitus” gaitza izaten da, eta helduengan, berriz, “2. motako diabetes mellitus”. Alabaina, Irureta doktoreak dioen bezala, “azken urteotan zehar 2. motako diabetes kasuak ikusten ari gara gazte eta haurrengan, obesitatearen gorakadari loturik”.

Haurren artean, diabetesa helduengan baino modu bat-batekoago batez agertzen da. Izan ere, kasuetatik %80k azaltzen dituzten sintomek 3 aste baino gutxiagoko bilakaera dute. Modu goiztiarrean detektatu eta tratatzen ez bada, diabetesak oso ondorio larriak izan ditzakeen koma zetoazidotiko bat eragin dezake.

Haurren diabetesa (1. motakoa) agertzeko arrazoiak faktore askori daude lotuta, tartean daude eta aurrejoera genetikoa edota inguru faktoreak; are gehiago, estresak berak edo birus-infekzioek gaixotasunaren hasiera eragin dezakete. Dirudienez, amagandik edoskitzea babes faktore bat da.