Da Vinci robot-kirurgia

Poliklinika Gipuzkoa eta Urologia Zerbitzua erreferenteak dira prostata-minbiziaren tratamenduan, eta teknologiarik aurreratuena jartzen dute gaixoen eskura, hala nola HIFU sistema eta Da Vinci kirurgia-robota, mundu osoko robotik zehatzena eta kirurgialariaren laguntzailerik onena prostata-minbizia operatzeko.

  • 5 urtetik baino gehiagoko esperientzia
  • 300 ebakuntza baino gehiago
  • Itxarote-zerrendarik gabe

Da Vinci robot-kirurgia prostata-minbizirako

  • Da Vinci kirurgia-robotak kirurgia irekiaren arriskuak ezabatzen ditu, eta laparoskopiak baino abantaila gehiago dauzka.
  • Ebakuntza ostekoa ez da horren mingarria, odol gutxiago galtzen da eta infekzio-arrisku txikiagoa da. Orbain txikiagoak uzten ditu, eta azkarrago sendatzea ahalbidetzen du.
  • Murriztu egiten dira mota honetako kirurgian ohikoak diren zeharkako efektuak, hala nola gernu-inkontinentzia edo sexu-inpotentzia.

Da Vinci kirurgia-robota

Egi bihurtu zen 2001ean, eta kirurgialariaren beso adimendun gisa, mundu osoan egiaztatutako emaitzak izan ditu. Robotari pultsuak ez dio dar-dar egiten, eta besoek maniobra-ahalmen ikusgarria daukate, giza eskuek baino are hobea. Horrenbestez, ebaketa guztiz garbiak eta zehatzak egiten ditu. Gainera, tratatu beharreko zona hiru dimentsiotan ikustea ahalbidetzen du. Hala ere, robotak ez du bakarrik operatzen, eta haren abilezia kirurgialariaren esku onaren mende dago, azken finean hark maneiatzen eta programatzen baitu robota kontsola zentral batetik.

Sendatzea

Gaixo bakoitza modu ezberdinean hobetuko eta sendatzen da kirurgiaren ostean; dena dela, hona hemen argibide orokor batzuk:

  • Gaixoen gehiengoari 48-72 orduren buruan alta ematen zaio, kirurgia baten ostean.
  • Gaixoen gehiengoari kateterra kentzen zaio, kirurgia jasan eta 4 eta 7 egun arteko epean.
  • Gaixoen erdiak baino gehiagok maskuriaren kontinentzia berreskuratzen dute kirurgia jasan eta astebetean. Ia gaixo guztiek maskuriaren guztizko kontrola berreskuratzen dute bat eta hiru hilabete arteko epean.
  • Gaixoen gehiengoak zutikortasuna berreskuratzen du lehenengo urtean.
  • Prostata-kirurgiaren ostean, gaixoen gehiengoa eguneroko jardunera bueltatzen da astebeteren edo bi asteren buruan. Lanpostuan objektu astunak altxatu behar dituzten gizonezkoei lan arinagoak esleitu behar zaizkie lau eta sei aste arteko epeaz.

Da Vinci robotak kirurgia irekiaren arriskuak ezabatzen ditu, eta laparoskopiak baino abantaila gehiago ditu.

Gaixoarentzako abantailak

Robot honek kirurgia irekiaren arriskuak ezabatzen ditu eta laparoskopiak baino abantaila gehiago ditu. Ebakuntzak gutxi gorabehera berdin irauten duen arren (3 eta 4 ordu artean), egin beharreko ebakia oso txikia da ohiko kirurgia irekiaren aldean. Horri esker, ebakuntza ostekoa eta infekzio-arriskua murrizten dira, baita mina ere, eta orban handirik sortzen ez duenez, ehunei eragindako kaltea eta horren ondoriozko odol-jarioa ere gutxitzen dira. Kirurgia laparoskopikoari dagokionez, desberdintasun handiena da robotak operatzen duen eremua hiru dimentsiotan ikus daitekeela, eta aldi berean robotaren besoek maniobra-ahalmen eta doitasun handiagoa eskaintzen dituztela mugimenduetan.