Bisita ordutegia

Gaixoak bisitatzea oso mesedegarritzat jotzen dugu eta, beraz, zuri horretarako erraztasun guztiak ematen saiatzen gara.

  • Egungo legediari jarraiki, jakinarazi nahi dizugu ospitale honek ezin dituela pazienteen datu pertsonalik eman. Ondorioz, paziente konkretu bati buruzko informazioa jaso nahi izanez gero, pazientearekin berarekin edo haren senideren batekin harremanetan jarri beharko zara.
  • Bisita onenak laburrak eta lasaiak dira, gaixoa gehiegi neka ez dadin.
  • Betiere medikuen eta erizainen jarraibideak segitu behar dira.
  • Solairuko erizainak berariaz baimena eman ezik, ez dugu aholkatzen 14 urtez beherako umeak geletan geratzea.
  • Bisitak arratsaldez 21:00ak arte egitea aholkatzen dugu, gaua pazientearekin eman behar duen pertsonak izan ezik.

Instalazioen ordutegia

Kafetegia 8:30-20:30
Onarpena 7:30-21:00
Administrazioa 8:30-19:30
Elizkizuna Egunero 12:00etan, ostegunetan izan ezik
Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU) 12:00-13:00 eta 17:00-18:00