Zerbitzu hori Gipuzkoako Poliklinikako zerbitzu nagusien barruan sartzen da.

Irudi bidezko diagnostikoa edo erradiodiagnostikoa medikuntza-espezialitate bat da eta horren bidez, hainbat teknikarekin lortutako irudien bidez diagnostiko-ondorioetara irits gaitezke. Aipatutako emaitzen talde medikoari aukera emango diote tratamenduak gaixo bakoitzera egokitzeko.

Gure helburua kalitateko diagnostiko bat lortzea da, une bakoitzeko beharretara egokitzen dena eta etengabe eguneratzen dena. Horretarako, etengabeko trebakuntzan adituak diren profesionalak ditugu gure artean, goi-teknologiaren aukerak optimizatzen dituztenak.

Eskaintzen ditugun zerbitzu nagusiak honako hauek dira:

  • Erradiologia orokorra
  • Urologia-ikerketak eta probak bariokin
  • Ekografia (doppler ikerketak barne)
  • Mamografia
  • Densitometria
  • Erradiologia interbentzionista
  • 64 koroetako TACa: buruko, lepoko, toraxeko eta pelbiseko ohiko ikerketak, gihar-hezuerrako ikerketak, dentascan, artro tac.
  • 64 ebakiduretako TACarekin eginiko ikerketa bereziak: kolonoskopia birtuala edo kolonoTAC, angioTAC edo edozein gorputz-ataleko hodietako ikerketa eta koronarioen TACa. • Erresonantzia Magnetikoa: gorputz osoko ohiko ikerketak eta ikerketa bereziak, hala nola: artroerresonantziak, bihotzeko erresonantzia, hodietako ikerketak, gorputz osoko ikerketak, burmuineko ikerketak espektroarekin, perfusioa, eta difusioa zein prostatako espektroaren ikerketak harila endorrektalarekin.

Lotutako albisteak

Hiru teslako erresonantzia magnetikoak diagnostiko zehatzagoa eskaintzen du eta pazientearen esperientzia hobetzen du azterketan zehar

Policlínica Gipuzkoak hiru teslako lehen erresonantzia magnetikoa instalatu du Euskadiko osasun pribatuan. Ekipamendu berriak irudiaren kalitatea eta funtzioak hobetzen ditu, eta erosoagoa da pazientearentzat: zabalagoa, argitsuagoa eta bizkorragoa. Gainera, abantaila ugari ematen ditu, bereziki, neurologiako eta traumatologiako lesioen diagnostikoan.