imagen_pagina__unidad_traficos_web_euskera

Trafiko-istripuren bat izan duzu?

Quirónsaludeko Trafikoen Unitateak osasun-arreta eskaintzen dizu, zure osasunak errepidean izan ditzakeen ezusteko guztietan. Diziplina anitzeko ekipoa du Unitateak eta lesioak ahalik eta lasterren eta modu eraginkorrean diagnostikatzeko eta tratatzeko gai da.

Unitate honetan egunean 24 ordu eta urtean 365 egun artatzen ditugu trafiko-istripuren bat izan duten pazienteak eta laguntza-zerbitzuetara sarbide azkarra dugu (erresonantzia magnetikoa, TAC, ekografia, laborategia eta ebakuntza-gela).

Trafikoko lesionatuen osasun-arretan esperientzia luzea

Trafikoen Unitatean tratamendu integral eta pertsonalizatua eskainiko dizugu, eta zure esku izango dituzu teknologia aurreratua eta istripuetan adituak diren sendagile espezialistak.
Pazientearen bizitza salbatzen duen bakarra ez da premiazko arreta; errekuperazio aldi osoan jarraipena egin beharra dago, ondorioak saihesteko.

Gertuko arreta osoa

  • Osasun-arretan sartzen dira larrialdietara egindako lehenengo ikustaldia, ospitalizazioa, proba diagnostikoak, espezialisten kontsultak, errehabilitazioko medikuaren kontsulta eta errehabilitazio-tratamendua, Zaintza Intentsiboen Unitatea eta, behar izanez gero, premiazko kirurgia.
  • Kalitatezko osasun-arreta bermatzeko, zure esku izango duzu sendagile eta fisioterapeuta talde zabala, horrelako lesioak artatzen adituak.

Istripuren bat izanez gero, zalantzarik gabe etorri Quirónsalud ospitaleko larrialdietara, azkar eta eraginkortasunez artatuko baitzaitugu zure osasuna zaintzeko eta epe luzeko ondorioak saihesteko.