Pneumologia nekea sortzen duten biriketako gaixotasunez (Disnea) arduratzen den medikuntza-adarra da. Biriketako gaixotasunen artean ondokoak adieraz ditzakegu: asma, gaixotasun butxatzaile kronikoak -bronkitisa, efisema…-, biriketako patologia interstizialak, arnas-infekzioak, loaren apnea, pneumoniak, tuberkulosiak, estul kronikoa, pleuritisa, enboliak, minbizia, biriketako tumoreak eta industria-poluzioak, eraikin gaixoaren sindromeak edo antzeko beste faktore batzuek eragindako laneko biriketako patologia.

Medikuntzan, zuzen-zuzenean asmatzen duen diagnostikoan datza beti tratamendu eraginkorra. Horrenbestez, gure espezialistek beharrezko irudi bidezko diagnostikoa egiteko proba guztiak egin ditzakete -eskanerra, toraxeko erradiologia…-, bai eta beste batzuk ere, hala nola arnas-proba funtzionalak, arteria-gasimetria, fibrobronkoskopia, biriketako biopsia eta azterketa polisomnografikoak.

Bestalde, Policlínica Gipuzkoak Arnas Errehabilitazio Zerbitzua du, tratamendu osoaren gehigarri.