Teknologia digitalarekin Euskadin burutzen den lehen hezur-zuzenketa

José Ignacio Martínez Renobales traumatologoak egin zion Policlínica Gipuzkoan lan-istripu baten ondorioz hanka okerra zuen gaixo bati.

José Ignacio Martínez Renobales traumatologoak, Policlínica Gipuzkoako Traumatologian 30 urtetik gorako esperientzia duenak, -aurreko apirilaren 3an-, Euskal Autonomi Elkartean software bati lotua dagoen hiru dimentsioko kanpoko finkagailua erabilita, lehen kirurgia burutu zuen. Horrek egin behar den hezur-zuzenketaren adierazpen zehatza eskaintzen du.

Gaixoak, 43 urteko gizonezkoak, lan-istripuaren ondorioz hanka batean lesio nabarmenak zituen. Horrela, gorputz-adarra ohi baino laburragoa izateaz gain, barrualdera desbideratuta zegoen eta atzera gelditzeko joera azaltzen zuen. Laburbilduz, gorputz-adarraren funtzio normala lortzeko aldi berean tratatuak izan behar ziren hiru lesio zituen.

Renobales Doktoreak, “Taylor” izeneko konponbide britainiarra ezagutzen zuenak, lehen unetik kasu horretan aurreko sistema erabiltzearen alde egin zuen.

Gaixoari aurreko apirilaren 3an egin zioten ebakuntza eta hamabost egunen buruan, aplikazio horren bitartez, hankako hiru lesioak zuzenduta zituen. Orain, ebakuntza egin zenetik bi hilabete igaro direnean, gaixoa finkagailuarekin oinez dabil, makulurik gabe. Renobales Doktorearen iritziz, hiru hilabete igarotakoan, ebakuntza egin zen egunetik zenbatzen hasita, gaixoak bizimodu normala egin ahal izango du. Ebakuntza burutu izan ez balitz, lesio mota horien ohiko bilakaerak epe luzera belauneko artrosi kronikoa pairatzea ekarriko luke.

Software bati lotua dagoen hiru dimentsioko kanpoko finkagailuaren teknologia berriak, hezur-lesio zailen konponbideen arloan aurrerapauso handia da, gorputz-adar berean alterazio ezberdinak agertzen direnean bereziki. Renobales Doktorearen hitzetan, “kanpoko finkagailuekin kirurgia asko burutu ditugu eta bakoitzak gauza baterako balio du. Hemengo berrikuntza software adimenduaren aplikazioaren erabilera da.” Honako softwareak medikuaren diagnosiari esker lesioaren hasierako egoerari buruzko informazioa jasotzen du irudiaren bidez eta behin zuzenketa egin ondoren zein amaiera puntura ailegatu nahi den adierazi diozunean, burutu beharreko zuzenketa guztien adierazpen zehatza ematen du.

Konponbide berri honek, Renobales Doktorearen iritziz, “osteogenesi inperfektua” bezalako gaixotasunak pairatzen dituzten haurren kasuan itxaropen handia piztu du. Gaixotasun hori hezur oso malguak eta hezur-desbideratze handiak dituzten haurretan agertzen da, hazteari uzten diotenean. Bereziki beraiei zuzenduta dago sistema.