Policlinica Gipuzkoako Talka Uhinen Unitate berriak hiru patologia mota ezberdin tratatzeko Talka Uhinen bidezko tratamenduak egiten ditu. Hiru patologia horiek ondorengoak dira: hezur patologiak (Pseudoartrosia, Frakturen sendotzean atzerapenak, Osteonekrosia, Osteokondritisa eta abar), larruazaleko patologiak (ultzerak eta zauri kronikoak, orbain hipertrofikoak eta abar) eta gihar edo tendoien patologiak (tendinopatia kronikoak, kalzifikazioarekin eta kalzifikaziorik gabe, mialgia kronikoak, giharretako orbain mingarriak eta abar). Unitatearen burua José Ramón Aranzábal doktorea izango da, traumatologian espezialista. Unitate berria ohiko tratamenduekin gaitzei irtenbidea aurkitu ez dioten pazienteentzako pentsatuta dago.

Talka Uhinen bidezko tratamenduak onura ugari ditu. Tratamendu erregeneratiboa da, eta kasu gehienetan eraginkortasun maila altua du. Normalean hiru edo lau tratamendu saio behar izaten dira eraginkorra izan dadin. Saio horiek patologiaren araberako denbora tarte jakin batez bereizten dira, eta saio bakoitzak ordu erdiko iraupena izaten du.

Tratamendua aplikatzearekin batera kaltetuta dauden estrukturen erregenerazioa lortzen da. Hala ere, aldaketak ez dira lehenengo saioan antzematen, prozesu progresiboa da eta aldaketak denborarekin ikusten dira.

https://www.youtube.com/watch?v=F5D-iatqEiM&feature=youtu.be