Gure lanbide-taldean sartu nahi baduzu eta gure familiako kide izan, bidal iezaguzu zure curriculum profesionala hemen klik eginez.

Giza Baliabideen Sailean bereziki zaintzen dugu gaitasunen araberako kudeaketa sustatzea gure zentroko kudeaketa-ereduan. Gure profesionalei lanbide-garapenik onena eskaini nahi diegu haien gaitasunen eta nahien arabera, eta, horretarako, urte osoan jarduera ezberdinak burutzen ditugu etengabeko prestakuntza eta lan-girorik onena sustatzeko.

Lanbide-talde osoaren barne-komunikazioa zaintzen dugu bereziki, eta baita ere gure balio etikoen eta profesionalen zaintza eta gardentasuna. Ildo horretatik, barneko tresnak ditugu, hala nola Langilearen Ataria edo konpainiaren aldizkako buletina.

Eta harro gaude langile guztiek Berdintasun Planarekin, Lan Arriskuen Prebentzio Planarekin eta Kalitate Politikarekin konprometitutako ekimen ezberdinetan parte hartzen dutelako.

Poliklinika Gipuzkoako profesionalok harro gaude egunero ilusioa eta talentua jartzen ditugulako gure gaixoei ahalik eta arreta profesionalik onena emateko, puntako teknologiarekin hornitutako ingurune eroso eta hurbilean.