Idorreriari buruzko ikuspegi berriak osasun gelan

Martinez Doktorea izango da Osasun Gelaren hizlaria otsailaren 15ean 19,30etan Andia Kalean dagoen Kutxa Aretoan, Andia Kalean.

Idorreria ez da gaixotasun bat, gaixotasun askoren sintoma baizik. Populazioaren portzentaia handi batek du idorreria, % 20k gutxi gorabehera.

Hitzaldi honetan, gaur egun pertsona idorra zer den azalduko dugu. Arazo hau sarriago nork duen aipatuko dugu, eta baita hori zergatik gertatzen den ere. Era berean, idorreriaren zergatia aztertuko dugu, hau da, horren kausak.

Bigarren zatian, idorreria egun nola baloratu eta ikertu behar den aztertuko dugu. Patologia ikertzeko orain ditugun frogei esker, hori hobeto azter dezakegu, eta beraz, kasu bakoitzerako tratamendua hobeki bideratu.

Azkenik, gaur egun erabiltzen ditugun tratamenduak argituko ditugu; osasun- eta dieta- neurriak lehenbizi; ondoren botika eta errehabilitazioa; eta amaitzeko, idorreria-ebakuntzak.


Gipuzkoako Poliklinikak Bizkaiko mediku profesionalei hurbildu dizkie bere zerbitzuak

Gipuzkoako Poliklinika puntako zentro kliniko aurreratua da, nola ematen dituen zerbitzuei dagokienez hala aparteko ingurunean dauzkan baliabide eta instalazioei dagokienez; bada, bere medikuntza- eta kirurgia-eskaintza aurkezteko ekitaldi bat egingo du Bizkaiko medikuntza-munduari lotutako medikuentzat eta profesionalentzat urtarrilaren 25ean 20:00etan Bilboko Gran Hotel Domine-n. Aurkezpen-ekitaldi horren xeda da Bizkaiko mediku profesionalei beren lurraldean dauden klinikekin Gipuzkoako Poliklinika bateragarri nola egin daitekeen jakinaraztea.

Gipuzkoako Poliklinikak, era horretan, Bizkaiko medikuntzarekin lankidetzan aritu nahi du goi-mailako kalitateko zerbitzu osoak haien eskueran jarriz; hartara, Bizkaiak bere baliabideak susta ditzan bultzatzen dugu eta mediku profesionalek puntako klinikara jo dezakete egoki ikusten duten guztietan.

Aurkezpen-ekitaldiaren arduradun nagusiak presidentea den Roque Ascoz doktorea eta zuzendari medikoa den Antonio Arraiza doktorea dira, eta ekitaldian bideo baten emanaldia dago: Gipuzkoako Poliklinikaren lan-filosofia eta instalazioak irudien bidez erakutsiko ditu.


Parkinsonerako adabakia

Gipuzkoako Poliklinikaren Parkinsona Ikertzeko Zentroak Parkinsona tratatzeko adabakiaren eraginkortasuna testatzen parte hartu du Estatuko zein Europako beste zentro batzuekin batera. Zehazki, paziente gipuzkoarrekin bi entsegu egin ditugu, eta adabakiaren ezaugarriak hobetzeko eta haren eraginkortasuna egiaztatzeko modua eman digute. 2004. urtetik, Gipuzkoako Poliklinikaren Parkinsona Ikertzeko Zentroak, Gurutz Linazasoro doktoreak zuzenduta (neurologoa), hainbat entsegu kliniko egin ditu eta horiek Parkinsona tratatzeko adabakiaren eraginkortasuna egiaztatu dute. Pazienteen sintomak argi eta garbi hobetu direla antzeman dugu, eta adabakia erabiltzea erosoagoa da pilulak baino; gainera, bizitza arrunt bat izateko modua ematen du ia.

Parkinson-adabakiak era askotako dosiak ematen dituen medikamentua dauka; bere printzipio aktiboa rotigotina da. Adabakiaren bidez, azalak substantzia kimiko hori xurgatzen du modu jarraikian bere ondorioak irauten dituen 24 orduetan eta, odolaren bidez, burmuinera heltzen da; bertan, dopaminaren ordezkoa egiten du (dopamina mugimendu-kontroleko eta organismo-koordinazioko zentroei informazioa ematen dien neurotransmisorea da); izan ere, haren gabeziak Parkinsona agerrarazten du.

Parkinsona tratatzeko adabakiak bereziki egokiak dira gaixotasunaren fase aurreratuetan dauden pazienteentzat, irensteko arazoak antzematen zaienentzat eta, kirurgia bidezko ebakuntza egin ondoren, operazio ondoko fasean daudenentzat.


Policlinica Gipuzkoaren zerbitzuen katalogo berria

Gipuzkoako Poliklinikaren zerbitzu guztien katalogo eguneratua aurkeztu nahi du. Ezagutu lehen eskutik gure pazienteen eskueran jartzen dugun goi-mailako osasun integralaren kontzeptua. Ezagutu Gipuzkoako Poliklinikaren osasun pribatu integralaren kontzeptua, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate eta -arloak, zerbitzu zentralak eta kanpo-kontsultak, irudi bidezko diagnostikoa, egungo instalazioetako azken belaunaldiko teknologia eta etorkizuneko proiektu berriak, baita gure klinikaren etengabeko apustua eta konpromisoa medikuntza-arloko berrikuntza, garapen eta ikerketarekin ere.

Gure katalogoa deskargatzeko, sakatu ondorengo loturan.


Kardiologia eta Bihotz Hodien Kirurgiaren Erizaintzako IV. Ikastaroa Miramongo Auditorioan

Euskal Herriko eta Estatuko hainbat lurraldetatik etorritako profesionalek Gipuzkoako Poliklinikako, Donostiako Ospitale Konplexuko eta Bartzelonako Ospitale Klinikoko erreferentziako hizlariekin parte hartuko dute prestakuntza eta esperientzia-elkartrukeko bi jardunalditan. Martxoaren 15 eta 16an "Kardiologia eta Bihotz Hodien Kirurgiaren Erizaintzako IV. Ikastaroa" egingo da Gipuzkoako Poliklinikak antolatuta.

Ikastaro horretan, kardiologia edota bihotz-hodien kirurgiako pazienteen arreta, tratamendu eta zainketei lotutako gaiak landuko dituzte eta, era berean, espezialitate horietako azken aurrerapenen eta teknologien berri emango dute.

Ikastaroaren iraupena bi egun osorik izango da eta ospitale publikoetan zein pribatuetan espezialitate-arlo horietan diharduten EUDei eta langile teknikoei zuzenduta dago.

Bi jardunaldi horietan, Gipuzkoako Poliklinikako espezialistak, beste zentro batzuetako profesional batzuekin batera (hala nola, Donostiako Ospitalekoak edo Bartzelonako O. Klinikokoak), eta Espainiako Estatuko lurraldeko 150 bertaratutakoak Bihotzaren Arloak izandako azken aurrerapenei buruz arituko dira; izan ere, Gipuzkoako Poliklinika erreferente bat da Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiaren espezialitateetan.

Ikastaroak 20 ponentzia izango ditu, baita komunikazio libreen saio bat ere. Profesional interesatu guztiek eman dezakete izena.

Prestakuntza-ikastaro honek (hurrenez hurren egindako laugarrena) Gipuzkoako Poliklinikak Kardiologia zein Bihotzeko Kirurgiaren ikerketan zein dibulgazioan daukan posizioa areago sendotzen du, nola medikuen aldetik hala erizaintzako langileenaren aldetik.

Ikastaro horren zuzendaritza: Ernesto Greco Bihotz Hodien zirujauak, Elena Galardi ZIUko gainbegiraleak eta Arantxa Lekue prestakuntza-arduradunak jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztete profesional guztiak.


Unai Osa txirrindularia larrialdietan hartu dute

Gipuzkoako Poliklinikako Larrialdietako Zerbitzuen koordinatzaile Iñaki Pujol Azkue doktoreak emandako parte medikoa. Unai Osa txirrindulariari arreta eman diogu gaur goizez Gipuzkoako Poliklinikaren larrialdietako zerbitzuan, Zarautzen entrenatzen ari zela izandako erorikoaren ondorioz.

Unai Osa Gipuzkoako Poliklinikaren larrialdietako zerbitzura bertaratu da gaur asteartean, abenduak 5, 11:00etan. Zerbitzu horretako medikuek balorazioa eta hainbat proba egin ondoren, kanpoko eskuin lepauztaiaren 1/3ren haustura-lesioak diagnostikatu dizkiote.

Une hauetan Gipuzkoako Poliklinikan dago ospitaleratuta, behin betiko tratamendua zein izango den erabaki bitartean.


ACB Ligan Gipuzkoa Basket babestu

Gipuzkoa Basketi emandako babes-kontratua berritu dugu. Jose Manuel Franco, Gipuzkoako Poliklinikaren Zuzendari Nagusiak; Roque Ascoz, Gipuzkoako Poliklinikaren presidenteak; eta Miguel Santos, San Sebastian Gipuzkoa Basketen presidenteak, oraindik orain, Gipuzkoako Poliklinikak San Sebastian Gipuzkoa Basket babesteko akordioa sinatu dute berriz 2006-2007 denboraldirako.

Gipuzkoako Poliklinikak taldea babestu du azken hiru denboraldietan eta, berriz ere, bere babesa erakutsi dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligan hasi den honetan.


Gipuzkoa Basketen babes-kontratua berritu

Gipuzkoako Poliklinikak hirugarren urtez segidan berritu dio babesa Gipuzkoa Basket Donostiako saskibaloi-taldeari. Jose Manuel Franco, Gipuzkoako Poliklinikaren Zuzendari Nagusiak; Roque Ascoz, Gipuzkoako Poliklinikaren presidenteak; eta Miguel Santos, San Sebastian Gipuzkoa Basketen presidenteak, oraindik orain, Gipuzkoako Poliklinikak San Sebastian Gipuzkoa Basket babesteko akordioa sinatu dute berriz 2006-2007 denboraldirako.

Gipuzkoako Poliklinikak taldea babestu du azken hiru denboraldietan eta, berriz ere, bere babesa erakutsi dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligan hasi den honetan.