Policlínica Gipuzkoako Analisi Klinikoen laborategia Health Diagnostics-ek kudeatzen du, %100ean Quironsalud Taldearen enpresa, Analisi Klinikoak eta Genetika Medikoa egiten dituena.

Policlínica Gipuzkoako Analisi Klinikoen Unitateak (zentroko -1. solairuan dago, eta kanpotik zuzeneko sarbidea du aparkaleku propioarekin, eraikinaren kanpoaldean. Zerbitzu integrala eskaintzen die ospitaleratutako eta larrialdietako pazienteei, 24 orduz, bai eta zentrora analitika egitera soilik joaten diren paziente anbulatorioei ere (ahal dela, aldez aurretik hitzordua eskatuta). Horiek Mi Quirónsalud app-aren bidez erreserba daitezke, edo, medikuak hala eskatuta, gure Harrerako langileek deituko dizute hitzordua eskaintzeko.

Hitzordu hori mugikorrera iritsiko zaizu, eta App-aren bidez baieztatu, aldatu edo baliogabetu ahal izango duzu. Aldez aurreko hitzorduak lehentasuna izango du beti, azterketa egiteko zentrora bat-batean joaten diren pertsonen aldean.

Laborategiko jendeari arreta emateko ordutegia hau da:

Astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 18:30era

Ostiraletan 08:00etatik 14:30era

Larunbatetan 08:00etatik 10:00etara

Probaren egunean, gutxienez 8 orduko baraualdiarekin joan beharko duzu. Iristean, joan zaitez Analisi Klinikoen Unitateko Autoharrera kioskora eta sartu zure NAN zenbakia. Gero, txartel bat jasoko duzu, eta horrek adieraziko dizu zer itxarongela esleitu zaizun eta zer zenbakirekin deituko dizuten monitoreetan proba egiteko boxera joateko.

Proba egin ondoren, jakinarazpen bat jasoko duzu zure emaitzak Mi Quirónsalud app-aren bidez eskuragarri daudela adierazteko.

Gogoratu proba berezi batzuek zure aseguru-etxearen baimena behar dutela.

Laborategiko proben eskaintza integrala

Espezialistei diagnostiko bat ezartzea, jarraipena egitea edo gaixotasun bat prebenitzeko ahalbidetzen duen informazioa emateko helburuarekin, Policlínica Gipuzkoako Analisi Klinikoen Unitate hau azken belaunaldiko teknologiarekin prestatuta dago, ekipo analitiko automatikoak eskuratuz eta prozesuak bateratzeko eta estandarizatzeko azken kudeaketa-softwareen ereduak ezarriz.

Laborategiak determinazioen katalogo zabala egiteko behar diren baliabideak ditu, eta erreferentziazko laborategien sare propio baten laguntza du, pazientearen edozein beharri erantzuteko, honako eremu hauetan:

  • Hemoterapia
  • Biokimika Klinikoa
  • Proba genetikoak
  • Jaio aurreko test ez-inbaditzailea
  • Nutrizio- eta kirol-test genetikoa
  • Covid 19 probak
  • Hematologia
  • Immunologia (alergia, autoimmunitatea eta fluxu-zitometria)
  • Mikrobiologia eta Parasitologia
  • Toxikologia

Era berean, laborategiak eskatzen diren kalitate-baldintza guztiak betetzen ditu, eta emaitzetan ahalik eta fidagarritasun eta zehaztasun handiena lortzen du.Ziurtagiriaren jabe da

ISO 9001:2015

Fakultatibo arduraduna: Mila Berruete Martínez

Kontaktua: laboratorio.gpk@quironsalud.es

Telefonoa: 943 00 28 00. Azalera: 3012

Zure proben emaitzak kontsulta ditzakezu Pazientearen Atariaren bidez.

Eta analisiaren ondoren, gosaltzera gonbidatzen zaitugu.

Eskatu gosari-txartela astelehenetik ostiralera goizeko 11ak arte Analisi Klinikoen mostradorean.

Lotutako albisteak

Dagoeneko egin daitezke PCR analisiak eta test serologikoak, COVID 19a dugun edo pasatu dugun zehazteko, preskripzio medikorik gabe.

Covid 19en bidezko infekzioa hainbat analisien bidez hauteman daiteke, eta horiek duela egun batzuetatik eska daitezke preskripzio medikorik gabe. Horien artean, PCR proba eta antigorputzak detektatzen dituen odol-testa nabarmentzen dira. Poliklinika Gipuzkoan zerbitzu berri hau zabaldu da, hala eskatzen duen edonork analitikak zentroan egin ditzan ordua eskatu beharrik gabe, test serologikoaren kasuan. Gainera, eskaintzak aukera ematen du interesdunek osasun azterketa bat egin ahal izateko, beraien osasun egoera ebaluatzeko COVID-19a pasa duten edo pasa dutela uste badute.

Zer da PCR-a?

Birusa detektatzeko metodorik sentikorrena eta zehatzen da, eta egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik. Frotis nasofaringeoaren bidez egiten da, eta makiltxo bat sartzen da sudurrean, lagina lortzeko. Test horren emaitza ez da berehalakoa, laborategian aztertu behar da eta emaitzak positiboak izan daitezke. Horrek esan nahi du birusa laginean dagoela eta pertsona kutsatuta dagoela. Edo negatiboa; horrek adierazten du birusa ez dagoela laginean eta pertsona ez dagoela kutsatuta, baina ez du zehazten probaren aurretik birusa izan dugun edo ez; beraz, baliteke beste proba bat egin behar izatea.

PCR probetarako hitzordua hartu behar da, eta mezu elektroniko bat bidali gixane.antonanzas@quironsalud.es helbidera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 12:00etara, eta ostiraletan, 9:00etatik 12:00etara. Prezioa 140 € da.

Test serologikoa odol-analisiaren bidez

Test hori odol-analisi batetik abiatuta egiten da, eta laborategian aztertuta, sortutako antigorputzak identifikatu ahal izango dira, pazientea birusarekin kontaktuan egon bada. Proba hau Poliklinika Gipuzkoan egiteko ez da beharrezkoa ordua eskatzea; nahikoa da zerbitzuko mostradorera joatea proba eskatzeko. Emaitzak ez dira berehalakoak, laborategian aztertzen baitira. Prezioa 60 €da.

Post COVID-19 azterketari dagokionez, pazienteari bere bizi-kalitatea hobetzeko behar duen lasaitasuna eta informazioa ematea da helburua, COVID-19ren gaixotasuna pasatu ondoren edo gaixotasuna izan duela susmatu ondoren haren osasun-egoera eta ondorio fisikoak ezagutuz. Poliklinika Gipuzkoan zerbitzu hori eskaintzen zaie pazienteei, proba guztiak egun berean eginda eta prozesuan laguntzaile bat ondoan dutela. Txekeoa telefono bidezko kontsulta mediko batekin hasten da, pazienteak ospitalera joateko beharrik izan ez dezaten. Horrela, mediku batek kasu bakoitza baloratuko du. Immunitate-, birika- eta bihotz-hodietako sistemaren proba espezifikoak egingo zaizkion zentrora joateko deituko zaio, bi ordu inguruko epean egingo zaizkio. Balorazioa eta emaitzak emango zaizkio, eta hilabeteko epean segimendua egingo zaio. Txekeoan odol- eta gernu-analisi osoa sartzen da. Txekeoaren prezioa 590 €koa da, gosaria eta aparkalekua barne. 12 hilabeterako ordaintzeko erraztasunak eskaintzen dira.

Txekeo bat egiteko hitzordua eskatzeko, deitu telefono honetara: 900 250 255.