Certificado de Valentía para los pequeños que visiten Policlínica Gipuzkoa.

Hemendik aurrera, Policlínica Gipuzkoara iristen diren txikiek merezitako Ausardia-ziurtagiria jasoko dute

Policlínica Gipuzkoan, Pediatriako kontsultak, Larrialdiak eta Ospitalizazio-solairuak bisitatzen dituzten haurren ausardia aitortzeko eta ospatzeko ekimen bat jarri dugu abian. Realarekin batera, ausardia-ziurtagiri berezi bat diseinatu dugu, premiazko egoerei aurre egiten dieten txikiei emateko.


Fariña doktorea.

Hector Fariña doktorea, oftalmologoa: “Begi-hondoaren kontrola funtsezkoa da paziente diabetikoengan ikusmen-galerak prebenitzeko”

  • Hector Fariña doktoreak, Policlínica Gipuzkoako oftalmologoak, diabetesaren eta erretinopatia diabetikoaren arteko lotura estuari buruz ohartarazten du, baita diabetesa duten pertsonen artean gaixotasun hori prebenitzeko aldizkako azterketen garrantziari buruz ere.
  • “Ikusmenaren aldian behingo azterketak garrantzitsuak dira; izan ere, askotan, pazienteak ez daki ikusmena kaltetuta dagoela, eta azterketa oftalmologiko baten bitartez detektatzen dugu, kapilar retiniarretan mikroodol-galtzeak detektatzean oinarrituta”.
  • “Diabetesa duten pertsonek kataratak adin txikiagoan izateko joera handiagoa dute, gluzemiak eragiten duen narriadura metabolikoarengatik”.