Poliklinikako Traumatologia Zerbitzua belaun, sorbalda eta orkatilako lesio artikularrak artroskopia bidez tratatzen, protesiak ezartzen eta trafiko- edo lan-istripua izan duten pazienteen atentzioan esperientzia handia duten espezialistez osatuta dago.
Hasteko miaketa fisikoa egiten dute eta ondoren, beharrezkoa bada, ekografia bat edo erresonantzia magnetiko bat egiten dute azken belaunaldiko gure ekipoan, lesioaren une akutuan diagnostiko argia lortzearren. Ondoren, diagnostikoa abiapuntu izanik, pazientea suspertzeko jarraitu beharreko tratamendua -suspertzailea edo kirurgikoa- finkatuko da eta tratamendu hauetan laser bidezko teknikek garrantzi handia dute.
Lesio traumatologikoen %95 oso orbain txikiak uzten dituzten kirurgia anbulatorioko tekniken bidez ebazten dira eraginkortasun handiz.
Berriki, Oineko Azalean Zeharreko Kirurgia Unitatea sortu da eta unitate honen bidez batere estetikoak ez diren oineko deformazio mingarriak -juanikoteak, mailu-behatzak, metatarsalgiak edo talalgiak- minutu gutxitan eta modu anbulatorioan, anestesia lokala erabiliz eta oso orbain txikiak utziz zuzentzen dira. Lesioak pazientearengan oinazerik eragin gabe zuzentzen dira eta pazientea gutxira itzul daiteke bizitza normala egitera.