Kirurgia orokorra eta aparatu digestiboaren kirurgia aparatu digestiboko (urdaileko, esofagoko, gibeleko, behazun-bideetako, pankreasetako, koloneko eta ondesteko) gaixotasunen tratamendu kirurgikoan oinarritzen da batez ere. Horretarako, kirurgia ireki konbentzionaleko prozedurak erabiliko dituzte, bai eta kirurgia laparoskopikoko prozedurak ere, halakorik erabil daitekeenean (behazun-xixkuaren eta hiatuko herniaren kasuan esate baterako). Izan ere, azken prozedura honek pazientea bere onera azkarrago etor dadin eta operazio-ondoko konplikazioen arriskua murritz dadin ekarri du.

Era berean, pareta abdominalaren kirurgia barne hartzen du, hau da, izterrondoko hernien, hernia gruralen edo operazio-ondoko ebentrazioen kirurgia barne hartzen du eta hauek konpontzeko material sintetikoko sareak erabiliko dira, beharrezkoa gertatzen den kasu guztietan. Era berean, uzkiaren kirurgia (hala nola, hemorroideen eta fistulen kirurgia) eta guruin endokrinoen (giltzurrungaineko paratiroideen eta tiroideen) kirurgia (bozioen kirurgia eta nodulu tiroideoen kirurgia esate baterako) barne hartzen du.

Horretarako, zerbitzu honetako espezialistek kirurgia ireki konbentzionaleko teknika desberdinak ez ezik, kirurgia laparoskopikoko azken prozedurak ere erabiltzen dituzte. Gero eta patologia gehiagotarako erabiltzen da kirurgia laparoskopikoa, hau da, sabelaldea ireki beharrik ez duen kirurgia, eta honek pazientea bere onera azkarrago etortzea eta operazio-ondoko konplikazioen arriskua murriztea ekarri du.


Lotutako albisteak

“Estoma ez da gaixotasun bat: tresna kirurgiko bat da, traumatologoek protesiak erabiltzen dituzten bezala”

  • Ostomia behar izateko arrazoirik ohikoena koloneko eta ondesteko minbizia da, baina hesteetako hanturazko gaixotasunek ere eragin dezakete, hala nola Crohn gaitzak edo ultzeradun kolitisak.
  • Estoma gehienak aldi baterakoak dira: hesteetako jostura bat sendatzen den bitartean babesteko egiten dira, eta ondoren itxi egiten dira.
  • Kirurgia minimoki inbaditzaileak eta gailu berriek, gas eta usainen iragazkiak dituztenek, nabarmen hobetu dute paziente hauen bizi-kalitatea.

“Hemorroideak uzki-kanalean dauden barizeak dira, eta horien prebentzioa etxetik hasten da”

José Luis Elósegui doktoreak, Policlínica Gipuzkoako zirujau orokor eta digestiboak, dioenez, denok jaiotzen gara arteriekin eta zainekin uzki-kanalean, eta dilatatzen direnean hemorroideak sortzen dituzte. Prebentzioa etxetik hasten da, baina garrantzitsua da espezialista baten balorazioa izatea, beste patologia batzuk baztertzeko.