Pediatria Endokrinologikoko Zerbitzuak balorazioa eta tratamendua eskaintzen dizkie euren hazte eta garapenean eragin dezaketen arazo endokrinologikoak dituzten haur eta nerabeei.

Arazorik ohikoenak pisuarekin, haztearen atzerapenekin, hazteko hormonaren eskasiarekin, nerabezaroko gora beherekin, tiroidearen funtzioarekin, kolesterol edo triglizeridoen mailarekin, eta diabete mota ezberdinekin zerikusia izaten dute.

Diagnostiko egokia egiteko eta tratamendua ezartzeko, historia kliniko zehatza egiten diegu haur eta nerabeei eta baita miaketa fisiko osoa ere, parámetro antropometrikoen neurketan arreta berezia jarriz. Horrez gain, beharrezkoak diren frogak egiten dizkiegu, hormona mailak neurtzeko analisiak, beste parametro biokimikoak, froga funtzionalak eta irudi frogak barne.

Gizentasuna duten haur eta nerabeen kasuetan, heziketa nutrizionaleko programa bat eskaintzen diegu, bai haurrek eta baita familiek ere jarraibide gomendagarriak zeintzuk diren ezagutu dezaten eta progresiboki euren elikadura ohiturak eta bizitza era aldatzeko gai izan daitezen.

Diagnostikoa, ordea, diabetesa bada, heziketa diabetologikoa eskaintzen diegu haurrei (adinaren arabera) eta euren familiei, eta hiruhileko jarraipena eskaintzen diegu, kontrol gluzemikoa barne.