Populazioaren %20ak alergia motaren bat du. Akaroak, intsektuak edo beste animalia batzuk, polena edo elikagaiak inhalatzeagatik, irensteagatik edo hauek ukitze soilagatik eta ezagunak ez diren arrazoiak medio, giza organismoan sortzen den erreakzio berezia da alergia.

Poliklinikan alergia eragin duten substantziak antzemateko beharrezko baliabideak ditugu, bai eta gaur egun prozesu alergiko desberdinei aurre egiteko dauden bi tratamendu-motak ere: sintomatikoak eta inmunoterapiaren bitartez senda daitezkeenak.


Lotutako albisteak

alergologa_policlinica_gipuzkoa_web

Sara Martínez: “Gero eta alergia gehiago daude, eta elikaduraren ondoriozkoak dira gehien kezkatzen dutenak”

Gero eta alergia gehiago daude, eta 10 urte baino gutxiagoan biztanleriaren erdiak gaixotasun hori pairatuko du, normalean kroniko bihurtzen baita haurtzaroan agertzen denetik; adinez nagusia izatean ere ager daitezke dena dela. Elikaduraren ondoriozko alergiak areagotu dira batik bat, eta kezkagarria da haurren kasuan bereziki, azken urteetan % 100 baino gehiago igo baita. Alergia hori maiz ematen da udan, hain zuzen ere elikatzeko ohikeria aldatzen dugulako garai horretan.