Pediatria medikuntzako adar bat da, haurrek nerabezarora bitarte duten hazkuntza eta garapena ikertzeaz eta haien gaixotasunak tratatzeaz arduratzen dena. Gure txikiei zerbitzu paregabea eskaintzeko Pediatria-unitatea daukagu. Laguntza pediatrikoa eskaintzen dugu erditze guztietan, baita eguneroko kanpo-kontsultak, ospitaleratzea eta larrialdi pediatrikoak ere.

Pediatria orokorraz gain, hainbat espezialitate pediatrikotako zerbitzuak eskaintzen ditugu, besteak beste:

  • Haur eta gazteentzako psikiatria.
  • Haurren asma-unitatea. Alergia-probak eta birika-funtzioen azterketa espirometria behartuaren bidez.
  • Kirurgia pediatrikoa.
  • Endokrinologia pediatrikoa. Arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu patologia endokrinoak dituzten haurrei, jaiotzen direnetik nerabezaroa amaitu arte. Sistema endokrinoa hertsiki lotuta dago nerbio-sistemarekin eta hazkuntzaz, garapen eta heldutasun sexualaz eta hainbat arazo metabolikoz arduratzen da; besteak beste, diabetesaz, obesitateaz, hiperkolesterolemiez eta kaltzioaren metabolismoaz, baita anorexia edo bulimia bezalako elikadura-nahasmenduez ere.
  • Pediatria kardiologikoa.
  • Digestio-pediatria.
  • Nefrologia-pedriatria.
  • Hematologia pediatrikoa.

Lotutako albisteak

“Udan, traumatismoak, ziztadak eta digestio-arazoak handitzen dira haurrengan”

  • Udan, pediatria kontsultak areagotu egiten dira istripuen, azaleko infekzioen, otitisaren eta gastroenteritisaren ondorioz.
  • Ainhoa Muguruza doktoreak prebentzioaren garrantzia azpimarratzen du, bereziki eguzkiaren, beroaren eta aire zabaleko jardueren aurrean.
  • Haurtzarotik ohitura osasungarriak sustatzea gakoa da epe labur zein luzeko konplikazioak saihesteko.

“Diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da haur bakoitzaren hazkundea eta garapena optimizatzeko”

  • Espezialistak azaltzen du zein kasutan dagoen adierazita hazkunde-hormonaren tratamendua, eta behar bezala aginduta eraginkorra dela azpimarratzen du.
  • Hazkuntzako alterazioak garaiz detektatzearen garrantzia nabarmentzen du, pediatriako aldizkako azterketen bidez.
  • Ohitura osasungarriek eta jarraipen medikoak haurraren garapena bermatzeko duten garrantzia gogorarazten du.