E-Mintza, teknologia pertsonen arteko komunikazioaren zerbitzura

Policlinica Gipuzkoako Dr. Carlos Elósegui Fundazioak abian jarri du ahoz nahiz idatziz beren burua aditzera emateko aukera ez duten pertsonen arteko komunikazioa errazten duen sistema.

E-Mintza proiektuarekin (komunikatzeko oztopoak dituzten pertsonentzako lagundutako bokalizazio sistema hibrido, dinamiko eta pertsonalizagarria), Policlinica Gipuzkoako Dr. Carlos Elósegui Fundazioak eta Orange Fundazioak, ahoz nahiz idatziz beren burua aditzera emateko aukera ez duten pertsonei komunikazioa errazteko sistema bat sortzea proposatu dute.

Ekimen honek erabiltzaileari beste pertsona batzuekin komunikatzea eta, hitzezko eta ez hitzezko mintzairen bitartez, bere garapena sustatzea ahalbidetzen dio, multimedia teknologia erabiliz. Zehazki, e-Mintza-ren (mintza elektronikoa) asmoa, bokalizazio digitalen belaunaldiaren sistema eramangarri bat doan eta modu unibertsalean nola lor daitekeen ikertzea, garatzea eta erraztea da. Gainera, sistema hori pertsonalizagarria izatea lortu nahi da, erabilitako mintzairari, testuei, irudiei, bideoei edo soinuei dagokienez, idazteko ezgaitasuna eta ezintasuna duen hitz gabeko mintzaira duen erabiltzailearen beharren arabera.

E-Mintza, komunikatzeko oztopo handiak dituzten hainbat pertsonari zuzenduta dago, autismoa duten pertsonei, esaterako, baina kontuan izanik pertsonalizatu daitekeela; oraindik mintzaira bat hartu ez duten haur gorrek, adimen ezgaitasun larria duten pertsonek, traumatismoen ondoren garuneko arazoak jasan dituztenek, neuroendekapenezko gaitzak dituzten adinekoek, ospitalean dauden bitartean intubazioa edo lagundutako aireztapena behar dutelako, beren burua aditzera eman ezin dezaketen pertsonek eta abarrek ere erabil dezakete. Gaur egun, hainbat komunikatzeko sistema alternatibo edo komunikatzaile daude, baina eragozpen bat dute: ez dute sistema pertsonalizatzea ahalbidetzen, erabiltzailearen ezaugarrietara egokitzeko. Ezgaitasunaren alorreko azken aurrerapen zientifikoek, aldiz, adierazten dute komunikatzeko oztopoak dituzten pertsonekin komunikatzeko modurik egokiena, hain zuzen, tresna pertsonalizagarrien bitartez dela.

Proiektu hau, hain zuzen, oso intuitiboa eta erabiltzailearen behar espezifikoetara erabat egokigarria den interfaze bat diseinatzeko dagoen multimedia teknologia aztertzean datza; erabiltzaileak, lehentasunez, ukipen pantaila baten bitartez komunikatu ahal izango du.

Halaber, e-Mintza, hardware sendoa, erraz garraiatu daitekeena (Tablet PC, PDA, etab.) eta kostu txikia duena, aurkitzeko dauden tresna informatikoak aztertzen ari da, familiei edo laguntzaileei erabiltzeko egokiena denari buruz aholkuak emateko. Proiektua garatzen denean, Interneten doan deskargatu ahalko den software-a eskainiko da.

Autismoa duten pertsonen proiektuaren pausoak ebaluatzeko Gautena elkartearen laguntza jasotzen dugu, eta garapen teknikoan Nesplora enpresak parte hartu du.

E-Mintza proiektuaren garapen teknologikoak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Avanza2 Planaren babesa du.