Herrialde garatuetako lehen heriotza-kausa bihotzean eragina duten bihotz-hodietako gaixotasunak dira. Gaixotasun hauen eragina murrizteko modurik onena gaixotasun hauek aurreikustean datza.

Oraingoz, txekeoek soilik lagun diezagukete bihotz-hodietako gaixotasunak garaiz diagnostikatzen. Egokiena arriskuan diren pertsonek -40 urtetik gorako gizonezkoek eta menopausia igaro duten emakumezkoek- prebentzio gisa bihotzeko txekeo bat egitea litzateke.