Poliklinikako Dermatologia Zerbitzuak azalaren eta hilearen gaixotasunak tratatzeko baliabide diagnostikoak eta terapeutikoak ditu, bai eta azaleko tumoreak, akneak utzitako orbainen arrastoak eta, azken finean, tratamendu kirurgikoa beharrezkoa duten azaleko gaixotasun edo gaitz guztiak ebazteko beharrezko teknika kirurgiko guztiak ere.

Kosmetikaren alorrean, berriz, azala zahartzearen, aurpegiko zimurren eta orbainen aurkako gaur egungo alternatiba terapeutikoak eskaintzen dira.Horretarako, zerbitzu honek laser bidezko gailurik modernoenak, betetze-materialak, Botox sueroa eta abar ditu eskura.

Eta hori guztia azaleko gaixotasunetako espezialistek burutzen dute, hau da, dermatologoek.


Lotutako albisteak

“Larruazala eguzkitik babesteak minbizia prebenitzeaz gain, organismoaren osasun orokorra ere hobetzen du”

  • Babesik gabeko eguzki‑esposizioak larruazaleko minbizia izateko arriskua handitzen du, melanoma eta kartzinoma epidermoidea barne.
  • Larruazalaren zahartzeak hezur eta garun moduko organoetan eragiten du, osteoporosia edo neuroendekapena bezalako patologiak sustatuz.
  • Eguzkitik babestea eta larruazala hidratatzea funtsezko keinuak dira osasun globala hobetzeko, ez bakarrik estetika.