Digestio Gaixotasunen Unitatea

Poliklinika Gipuzkoak digestio-gaixotasunez arduratzen den Diziplina anitzeko Unitatea dauka, digestio-aparatu osoari eragiten dion patologiari eraginkortasunez aurre egiteko.

Diziplina Anitzeko Unitatea

Funtsean, kirurgialarien eta gastroenterologoen ahaleginak bat egiteko asmoz sortu da Unitatea, eta haiekin bat egin dute anestesistek, erizainek, laguntzaileek, sabeleko terapeutek eta nutrizionistek.

 

Unidad de enfermedades digestivas Policlínica

Eta giza talde handi honek behar den ekipamendu teknologikoa dauka: bi endoskopia-gela digestio-endoskopia dorre banarekin, endoskopioak eta azterketa endoskopio seguruak eta kalitatezkoak egiteko puntako materiala. Gaixoaren erosotasuna zaintzen da une oro, eta lasaigarria ematen zaie probarik deserosoenetan.

Unitate honen barruan daude Kirurgia Bariatrikoaren eta Endokrinoaren Unitatea, Digestio Kirurgiaren Unitatea, eta Abdomen Paretaren Kirurgiaren Unitatea.

Oso azkar ematen ari dira aurrerapen zientifikoak eta bilakaera teknologikoak, eta urdail-hesteetako gaixotasunen diagnostikoari eta tratamenduari gehitu zaizkien prozedurak are konplexuagoak dira; horregatik, ia egunero ematen dira gure lanbide-jardueran eragin dezaketen aurrerapenak eta berrikuntzak, eta egokitzat jotzen diren praktika klinikoak ezegokiak bihurtzen edo zaharkituta geratzen dira. Horrenbestez, etengabe prestatzen ari diren diziplina anitzeko taldeetara jotzea nahitaezkoa da.

Diagnostiko goiztiarra

Poliklinika Gipuzkoako Digestio Gaixotasunen Unitate berriak diagnostiko azkarra egiteko aukera ematen dio gaixoari, eta, aldi berean, atzerapenak eta digestio-patologia orokorrean eta kolonaren eta ondestearen patologia bereziki aztertzen eta tratatzen duten espezialisten koordinazio-faltak saihesten dira.

Jakina da kolonaren eta ondestearen patologia nabarmen igo dela azkeneko hamarkadetan, kolon-minbizia bereziki. Eta gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra abantailatsua da tratamenduari hasiera emateko lehenago.

Gaixoa Unitatera doanean, edo hara bideratzen dutenean historia klinikoa eta azterketa fisiko egokiak egin ostean urdail-hesteetako sintomatologia duelako, espezialistek lehendabizi eginkarietan ezkutatutako odol-testa egin diezaiokete modu azkar batean, eta kolonoskopia ere bai. Testak eginkari-lagin batean ezkutuko odolik badagoen zehazten du modu errazean. Begi hutsez ikusezina da, eta, hortaz, kolonoskopia egin beharko litzateke haren jatorria zehazteko.
Kolonoskopia, bestalde, digestio-hodiaren beheko aldea (ondestea, kolona eta bukaerako ileon) zuzenean ikustea ahalbidetzen duen azterketa da, eta hodi malgu mehe bat erabiltzen da horretarako. ‘Gold standard’ azterketa bat da, eta eginkarietan ezkutatutako odol-testak positibo ematen duenean egin behar da; baita kolon-mailako patologiaren bat egon daitekeela susmatzen bada ere, hala nola errektorragiak, aldizkako abdomeneko minak, pisu-galera, hesteetako erritmo-aldaketak, eta kolon-gaixotasunen familia-aurrekariak. Modu horretara, ultzerak, lesio odoltsuak, polipoak edo tumoreak detekta daitezke, eta polipoak osorik erauzi ere bai, edo haien biopsia bat, azterketarako.

Azterketa diagnostikoak eta terapeutikoak

Gainera, Digestio Endoskopikoaren Unitate berriak beste azterketa batzuk egin ditzake, bai diagnostikoak bai terapeutikoak, esaterako gastroskopia edo atzeranzko kolangiopankreatografia endoskopikoa (CPRE).

Gastroskopiak digestio-hodiaren goiko partea zuzenean ikustea ahalbidetzen du (esofagoa, sabela eta duodenoa), eta hodi malgu mehea erabiltzen du horretarako. CPREa, bestalde, hodi mehe eta malgu baten bidez behazun-bide nagusia ikustea ahalbidetzen duen azterketa bat da, eta ahotik sartzen da kasu honetan.

Digestio Gaixotasunen Unitate berrian digestio-hodiaren patologia ezberdinak trata daitezke.

Endoskopiak bi helburu ditu nagusiki: lehenengoa digestio-aparatuari eragiten dioten patologia ezberdinak diagnostikatzea, eta, bestea, patologia horiek tratatzea.

Gaur egun digestio-gaixotasun bat diagnostikatzeak ez du esan nahi orain arte bezala kirurgia-tratamendua beharrezkoa izango denik. Tratamendu medikua eduki dezake, baina, horrez gain, endoskopia terapeutikoa izan daiteke, eta izan behar du, ohiko ebakuntzak edo kirurgiak saihestuz. Endoskopiaren teknika terapeutikoei esker ebakuntza kirurgikoak saihestuko dira kasu askotan.