Gipuzkoako Policlinikako Zerbitzu Zentraletako bat da Hemodinamika. Zerbitzu honetako lantaldeak arteria koronarioekin lotutako patologiak tratatzen ditu. Kateterismoa Hemodinamikan erabiltzen den teknika bat da, eta arteria koronarioen egoera egiaztatzeko eta diagnostikoa egiteko balio du, batik bat min torazikoa daukaten gaixoen kasuan.

Policlinika Gipuzkoako Hemodinamika-taldeak 3.000 kateterismo erradial baino gehiago burutu ditu kasuen % 85 baino gehiagotan, eta, horrela, teknika hori aplikatzen erreferentziazko zerbitzu bilakatu da estatu osoan. Gaur egun, hiru tratamendu-mota aplikatzen dira arteria koronarioen patologietan: medikamentu fibrinolitikoak, by-pass koronario bidezko kirurgia, eta anglioplastia koronarioa, azken hori delarik hedatuen dagoena, 1.000 kasu baino gehiagorekin. Hemodinamikaren Zerbitzuak, gainera, lehen mailako angioplastia programa bat dauka Gipuzkoa osoan, eta aurikula arteko komunikazioen tratamendu ez-erasokorra burutzen du.

3.000 angioplastia eta kateterismo baino gehiago urtero.

Hemodinamikan 3.000 angioplastia eta kateterismo baino gehiago egiten ditugu urtero, sarbide erradialarekin, kasuen % 85 baino gehiagotan. Lehen mailako angioplastia programa bat daukagu Gipuzkoa osorako, eta aurikula arteko komunikazioen tratamendu ez-erasokorra eramaten dugu aurrera.

  • Larruazalean zeharreko balbulak aldatzen dituen ospitale gutxietako bat gara Espainian.
  • Zerbitzu aitzindaria “Gailu biodegradagarri xurgatzailearen” ezarpenean.

Larman doktorea, Espainiako kardiologo onenetarikoa bezala hautatua

Mariano Larman Espainiako 25 kardiologo onenen artean aukeratu dute. Aitorpen horretan, ziur asko, zerikusi handia izan du Espainian aitzindari izateak eta Policlínica Gipuzkoako hemodinamika-zerbitzutik aorta-balbula perkutaneoak (TAVI) ezartzeko hemodinamista askoren hezitzaile izateak.

Jarraitu irakurtzen Bihotzaren Unitatean.

Lotutako albisteak

Policlinicak aitzindaria den bihotzeko teknika bat aplikatu du

Pazientea 85 urteko emakume nafarra da eta balbula aortiko bat txertatu diote “mitral posizioan” inbasio urriko kirurgia erabiliz.

Pazienteak, balbulopatia mitral batek eraginda, aurrez txertatua zuen protesi mitralaren gutxiegitasun zorrotza zuen.

Policlinicako taldea azaletik barna balbulak txertatzeko teknika horietan trebetasun eta esperientzia gehien dutenen artean kokatzen da Espainian. Hala, disfuntzioa zuen protesi mitralaren barnean balbula aortikoa txertatu zitzaion inbasio urriko kirurgia-teknika bat aplikatuz (ezkerreko minitorakotomia batekin bihotzera iristea lortu zen, ezkerreko bentrikuluaren puntatik –apex-).


Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika zerbitzua aitzindari Sintrom sendagaia ordeztu dezakeen teknika berritzaile batekin

• Gailu buxatzaile baten bidez bihotzaren ezker belarritxoa ixtean bizi osoan zehar ahoko antikoagulanteak (Sintrom) hartu behar izatearen mendekotasunetik libra ditzake pazienteak betiko.

 

  • Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika Zerbitzuak joan den apirilaren 18an (osteguna) egin zuen lehen aldiz halako ebakuntza Euskadin.
  • Pazientea 66 urteko gizonezkoa zen, tamaina handiko gibel-angioma zuena. Duela zenbait hilabete palpitazioak nabaritzen hasi zen eta fibrilazio aurikularrak eragindako arritmia osoa hauteman zitzaion, antikoagulatzea eskatzen zuena.
  • Bere gibel-angioma odol-jarioan hasteko arriskua zela medio, ezker belarritxoa larruazaletik ixteko erabakia hartu zen. Pazienteak onera egin zuen eta 48 ordu baino gutxiagoan ospitaleko alta jaso zuen.
  • Prozedura Hemodinamika Aretoan egiten da eta, gutxi gorabehera, bi orduko iraupena du. Gailua txertatzeak ez dakar arrisku handirik eta txertaketa hori egiteko esperientzia areagotu ahala arrisku hori murriztu egiten da.

Donostia, 2012ko apirilak 24.- Fibrilazio aurikularra izan eta bizi osoan zehar antikoagulante bat (Sintrom ezaguna) hartzera behartuta dauden pertsonek beste alternatiba bat dute. Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika zerbitzua izan da Euskadin lehena Sintrom sendagaia ordeztu dezakeen teknika berri bat aplikatzen.

Ebakuntza berritzailea da, gailu buxatzaile baten bidez bihotzeko ezker belarritxoa ixtean datzana (duen formagatik belarritxo izendatzen den alferrikako apendizea). Prozedura bi ordu inguruan burutzen da eta hori eginda fibrilazio aurikularra pairatzen duten gaixoak Sintrom sendagaiarekiko duten betiko mendekotasunetik aska ditzake. Gailu hori txertatzeak ez du arrisku handitik eta txertaketan esperientzia areagotu ahala arrisku hori murriztu egiten da.

Joan den apirilaren 18an (osteguna) egin zen lehen aldiz halako ebakuntza Euskadin, Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika Zerbitzuan. Pazientea 66 urteko gizonezkoa zen, tamaina handiko gibel-angioma zuena. Duela zenbait hilabete palpitazioak nabaritzen hasi zen eta fibrilazio aurikularrak eragindako arritmia osoa hauteman zitzaion, antikoagulatzea eskatzen zuena.

Bere gibel-angioma odol-jarioan hasteko arriskua zela medio, ezker belarritxoa larruazaletik ixteko erabakia hartu zen. Pazienteak onera egin zuen eta 48 ordu baino gutxiagoan ospitaleko alta jaso zuen.

Adituek diotenez, ebakuntza horrek hainbat abantaila ditu: “Gailuarekin garun eta hodietako istripu enbolikoak prebenitzen dira, hau da, ezker belarritxo aurikularrean kokatutako odolbilduek eragindako enboloen ondorioz garuneko arteriatan odol-fluxua murriztea.  Halaber, teknika berritzaile horrekin odolbilduen aurkako tratamendua (ahoko antikoagulanteak) utzi egin daiteke, modu horretan, halako sendagaiak epe luzean hartuta izan ohi den hemorragia arriskua saihestu egiten da” azaldu du Mariano Larmanek, Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika Zerbitzuko buruak.

Teknika berri horren bertute handiena munduan zehar antikoagulanteak hartzen dituzten milaka pertsonei ematen zaien itxaropena da, izan ere, Sintrom bidezko tratamendua utz dezakete bide hemodinamikotik bi ordu eskasean egiten den ebakuntza txiki hori eginez.

Espainian, gaur egun, Sintrom sendagaia da medikuen kolektiboak gehien agintzen duen sendagai antikoagulantea. Gutxi gorabehera, 800.000 paziente dira antikoagulanteak hartzen dituztenak. Espainiako biztanleriaren % 1,5 eta % 2 arteko portzentajea da hori. Paziente horiek teknika hori balia dezakete egunero altzoan daramaten pilulari agur esateko. //

 


POLICLINICA GIPUZKOA AITZINDARIA STENT “BIOXURGAGARRI” BERRIAREN EZARPENEAN

59 urteko donostiar bat, buxadura koronario larri bat zuena, Euskal Autonomia Erkidegoan gailu berriaren ezarpenaren lehenengo onuraduna izan da

– Sistema berria “Absorb” deitzen da, eta bere motako lehenengo hodi-gailu biobirxurgagarri farmakoaktiboa da.

 – Bi urtera, gutxi gorabehera, gorputzak xurgatzen du eta, horrela, arteria koronarioak bere funtzionaltasuna lortzen du, eta arteria, beti, metalezko produktu bat egotea saihesten da.

– Egokia da gaixo gazteentzat edo, ondoren, operazio bat izateko arrisku handi bat duena.

– Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den lehena da

– Poliklinikako Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiako Zerbitzua, Osakidetzak kontzertatutakoa, erreferentzia bat da espezialitate horretan, eta, maiz, aitzindaria izan da bere lamen berritzailearen ondorioz.

 

Donostia-San Sebastián, 2012ko azaroaren 21a.– Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiako Zerbitzuak, Mariano Larman eta Ignacio Gallo espezialistak buru dituenak, joan den ostegunean, azaroaren 15ean, lehenengo “Absorb” gailua ezarri zion bere koronarioetan buxadura larria zuen 59 urteko donostiar bati. “Absorb”-aren, produktuaren merkataritza-izena, berezitasun handiena, hodi-gailu biobirxurgagarri farmakoaktibo bat dela da. Horrek esan nahi du buxatutako bihotz-hodi bat irekitzeko diseinatuta dagoela, orain arten, stent metalikoarekin egiten zen bezala, baina hori ez bezala, “Absorb” berria, gutxi gorabehera bi urtera, disolbatzen da, eta arteria koronarioari bere funtzionaltasuna berreskuratzeko aukera ematen dio. Modu horretan, metalezko stent bat hodian mantentzea saihesten da, eta, aldi berean, hodiak funtzio eta mugimendu naturalagoak izatea lortzen da, epe luzean horrek dituen abantailekin.

“Konponbide berri horrekin -Mariano Larman, hemodinamilariaren eta Ignacio Gallo, bihotzeko kirurgialariaren iritziz-, ohiko stentek dituzten arazoak minimizatzen dira, denborarekin, organismotik erabat desagertzen direlako”. “Hau da, -zehazten dute-, arteriaren horma konpontzen dute, stentek egiten duten bezala, baina hormari eusteko duten funtzioa bete dutenean, organismoak xurgatu edo hondatzen ditu”.

Gipuzkoako Poliklinikan, Osakidetzarekin kontzertatutako Hemodinamikako Zerbitzuak, urtero, 1.000 stent koronario inguru ezartzen ditu.


Abantailak

Bi espezialista horien aburuz, “Absorb” gailua gorputzean mugatutako denbora batez egoteak stentak dituen tronbosiko konplikazioak murriztu ditzake, gaixoak antieransketa bikoitzarekin medikatu behar den denbora laburtu dezake, eta horrekin, arrazoi horregatik sortutako albo ondorioak izateko aukera ere murrizten du. Beste aldetik, arteriatik gailua desagertzen denez, xurgatzen delako, zuhaitz koronarioaren  gaineko irudien kalitatea hobetzen du, etorkizuneko azterketetarako; kaltetutako arteria horien gaineko etorkizuneko ebakuntzak egitea errazten du, arteriak metalezko objekturik ez duelako izango. Azkenik, gailu berriarekin lortzen da arteriak bere malgutasuna eta tonu normala berreskuratzea lortzen da. Horrek bere funtzionamendua errazten du, eta berriz gaixotzeko aukera minimizatzen du.


Gaixoen profila

Bi espezialisten hitzetan, une hauetan, “Absorb” gailu bat ezartzeko gaixo egokienak gazteak dira, bizitza aktibo bat dutenak, eta hori beren lehenengo birbaskularizatze prozesua izan behar denean, ” etorkizunean, erresonantzia edo eskanerrarekin egin beharreko irudi-prozedurak errazten dituela, eta birrebakuntzak ere errazten dituelako, bai anginoplastiaren zein kirurgiaren bidez egindakoak”.

“Era berean, -gehitu dute- berriz ebakuntzak izateko arrisku handia duten gaixoentzat eta metalei alergia dieten gaixoentzat egokia da”.


Gaixotasunaren arrazoiak

Mariano Larman hemodinamilariak esan duenez, “gaixotasun koronarioa, munduan, lehenengo heriotza-arrazoia da, eta arteria koronarioen gaixotasunaren arrazoi ohikoena ateroesklerosia da, ateroma-plaken eraketak sortutakoa. Horiek kolesterolaren eta beste gantz-osagaien, kaltzioren eta fibrinaren- odolaren koagulazioaren alde egiten duen sustantzia- pilaketak dira”. “Plaka horiek -adierazi du-, arteria koronarioen argiaren estutze bat sortzen dute, eta odola bihotzaren eremura modu egokian iristea galarazten duenez, kardiopatia iskemikoaren sintomak sortzen ditu, hala nola, bularreko angina edo miokardioko bihotzekoa”.

“Arteriek buxadura larriak dituztenean, une horretan, -baieztatu du Mariano Larmanek- gailu horiek ezarpena egokia da, eragindako eremuan zirkulazio koronarioa berrezartzeko”. “Horretarako, angioplastia koronario bat egiten dugu; lehen, horretan metalezko “stent” bat ezartzen genuen eta, etorkizunean, gailu birxurgagarri berriak aukeratu ahalko ditu”, amaitu du.

Bihotz-kirurgialaria den Ignacio Galloren ustez, “hau aurrerapen handia da bihotzaren munduan, bere egunean, angioplastia, stenta edo balbula perkutaneoa izan ziren moduan; bereziki, bihotzeko kirurgiarako, metalezko stentek ezartze diren hodia kaltetzen duen egitura zurrun bat dutelako eta, batzuetan, estututa ez dauden hodiaren beste adar batzuk buxatzen dituztelako; gainera, organismoa betiko gelditzen dira, eta kontuan izan behar dugu objektu arrotz bat dela, kirurgialariak ondoko kirurgia bat behar bada aurkituko duena”.

Poliklinikako Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiako Zerbitzua aitzindaria izan zen ere balbula perkutaneoen ezarpenean. Horrela izanik, Espainian ebakuntza horretarako homologazioa duen ospitale gutxietako bat da, eta jarduera-bolumen handiena duena.


 “Absorb” gailuaren ezaugarriak

Azido polilaktikoz (PLA) eginda dago, inplante medikoetan erabili ohi den materialaz, jostura xurgagarrietan eta horrelakoetan erabiltzen den horretaz. “Absorb”ek  buxatutako hodia irekitzen du, bihotzaren odol-jarioa berrezartzeko. Sistemak, mailazko hodi baten antza duenak, euskarri bat eskaintzen du arteriak endotelizatzen duen arte, eta irekita mantendu daiteke laguntzarik gabe, eta ondoren, gutxika- gutxika, disolbatzen da eta, bi urtera, desagertzen da. Betiko metalezko stent bat geratzen ez denean, hodiaren funtzioak modu naturalean berrezartzen dira, eta ezaugarri horrek, beste hainbaten artean, gailu hori gaixoentzat berrikuntza garrantzitsu bat izatea egiten dute, gaixotasun koronarioaren tratamenduan.

2011ko urtarrilean, Abbottek aditzera eman zuen “Absorb”ek CE marka jaso zuela gaixotasun koronarioaren tratamendurako, eta Europan eta beste herrialdeetan saltzeko baimena zuela, zehazki, marka hori aitortzen duten herrialdeetan. Espainian, jada, 150 gailu inguru ezarri dira.





Darko Kovacevic-en parte medikoa

Poliklinika Gipuzkoan Hemodinamikako taldeak operatu du gaur goizean

Paciente de 35 años con controles por hipertensión arterial al que se le realiza angio-TAC coronario encontrándose lesión de severa significativa en la DA Media, por lo que es enviado a éste Centro para coronariografía y angioplastia de la lesión coronaria.

 

En la coronariografía realizada hoy por vía radial presenta lesión severa del 90% en la DA Media y lesión no significativa en la primera Diagonal.

 

Se realiza angioplastia a la DA Media con implantación de stent farmacoactivo de 3.5 mm de diámetro por 33 mm de longitud, con excelente resultado sin lesión residual.

 

El paciente permanecerá ingresado para vigilar su evolución, con previsión de ser dado de alta en 24 horas.

 

 

Dr. Mariano Larman

Jefe del Servicio de Hemodinámica de Policlínica Gipuzkoa