Zein aseguru-etxerekin lan egiten du Gipuzkoako Poliklinikak?
Gipuzkoako Poliklinikak aseguru-etxe nagusiekin dauzka lankidetza-hitzarmenak. Gutxi barru, gurekin lan egiten duten aseguru-etxeen zerrenda ikusi ahal izango duzu gure web-orrian.

Zein da pazienteak ospitaleratzeko onarpen-ordutegia?
Onarpen-ordutegia astelehenetik ostiralera 7:00etik 21:00etara da etengabe, eta larunbat eta igandeetan, 8:00etik 21:00etara.

Zein da pazienteak bisitatzeko ordutegia?
Bisitak arratsaldez 21:00ak arte egitea aholkatzen dugu, gaua pazientearekin eman behar duen pertsonak izan ezik.

Zein da ZIUn (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) dauden pazienteak bisitatzeko ordutegia?
ZIUko bisita-ordutegia 14:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 18:00etara da.

Nola aurki dezaket nire medikuaren kontsultategia?
Gipuzkoako Poliklinikaren sarreran, informazio-mahai bat daukagu eta, bertan, klinikako zein solairu eta hegaletara joan behar duzun argituko dizute.

Nola jakin dezaket espezialista baten kontsulta-ordutegia?
Gure telefonogunera dei dezakezu. 943 00 28 00 telefonoan, Gipuzkoako Poliklinikako edozein espezialistaren kontsulta-egunen berri emango dizute. Klinikako sarrera nagusiko informazio-mahaiko Onarpeneko langileei ere galde diezaiekezu.

Ba al dago kafetegirik edo jatetxerik Gipuzkoako Poliklinikan?
Etenik gabe 8:00etatik 20:30etara kafetegia daukagu. Eguerdian menuak eta plater konbinatuak zerbitzatzen ditugu jatetxeko jantokian. Klinikako solairuetan ere, hainbat makina ditugu edari hotzak zein beroak eta mokadu batzuk hartzeko.

Zein autobus-linea har dezaket Gipuzkoako Poliklinikara igotzeko?
28 zenbakiko linea etortzen da maizen. Ciudad Sanitaria deitzen da eta Gipuzkoako Poliklinikan gelditzen da 5 minutuan behin. Linea hori Boulevard-etik ateratzen da eta Urbieta kalean, Karlos Ien, Madrid hiribidean eta Ospitaleetan har daiteke.