Gipuzkoako mediku- eta enpresari-talde baten ekimenez Poliklinika Gipuzkoa sortu zenetik, 1975ean, etengabeko hobekuntza bilatzera eraman gaituen eragilea berdina izan da beti: gure gaixoen osasuna.

Gaur, Poliklinika Gipuzkoa da inguruneko lehenengo osasun-zentro pribatua, medikuntzaren espezialitate guztiak estaltzeko gai dena.

Eta hori, urte askoko lan gogorrari eta pertsonen —150 mediku espezialista baino gehiago eta aparteko osasun-taldea— eta teknologiarik abangoardistenaren zentzuzko konbinazioari esker lortu dugu.

  • 400 profesional
  • 150 mediku espezialista baino gehiago
  • 60 kanpo-kontsulta baino gehiago
  • 30 espezialitate mediku-kirurgiko
  • 14.000 ospitalizazio baino gehiago urtero
  • 12.000 ebakuntza kirurgiko urtero
  • 500 bihotz-kirurgia urtero
  • 2.300 bihotz-kateterismo urtero
  • Da Vinci robot kirurgikoarekin 100 kirurgia baino gehiago urtero

 

Bizitzeko gune erosoak. Osasunarekin dugun konpromisoak arazo mediku baten atzetik dagoen pertsonaren zainketa ere barne hartzen du, harreman pertsonala baloratuz eta bizitzeko gune erosoak sortuz.

Gaixoaren eta haren senideen egonaldia ahalik eta erosoena izan dadila arduratzen gara. Logela guztiak zabalak dira, eta argitasuna, aireztapena eta ikuspegi pribilegiatuak dituzte; baita xehetasunez zaindutako dekorazioa ere, ekipamendurik modernoekin.

Gaixoek aukeran dituzte logela bikoitzak, banakoak edo suiteak. Ile-apaindegi, bizartegi-, manikura- eta pedikura-zerbitzuak ditugu, gure gaixoen eskaerara.

Poliklinikak oso akordio onak ditu gertuko hotelekin, gure gaixoen senideentzat.

 

 

 

Gizakien eskalan eginiko ospitalea. Poliklinika Gipuzkoa zazpi baso-hektareaz eta lorategi zainduez inguratuta dago. Bloke kirurgikoa hartzen duen arku handiak gailendutako hiru beso simetrikoek irmotasun lasaia ematen diote eraikinari. Asistentziazko maila ezberdinen artean harmoniarik handiena izateko diseinua dauka.

Gizakien eskalan eginiko ospitalea

Ospitalizazioa: 142 ohe Ospitalizazio Unitatean, 6 suite, 14 ohe Zainketa Intentsiboen Unitatean, 18 box Eguneko Ospitalizazio Unitatean.

Bloke kirurgikoa: 12 ebakuntza-gela, 15 postu Anestesia Osteko Suspertze Unitatean, 2 erditze-gela, zesareatarako ebakuntza-gela, Da Vinci robot kirurgiko bat.

Kanpo-kontsultak: 50 mediku-kontsulta baino gehiago; 150 mediku espezialista baino gehiago, osasun-azterketak eta mediku-ebaluazioak.

Larrialdiak: larrialdietarako 24 orduko mediku-taldea; adinekoentzako eta pediatriako larrialdiak, behaketarako 4 box, azterketarako 4 box.

Beste instalazio batzuk: onarpena, kafetegia, kapera, Komunikazio Kabinetea, aparkalekua, areto nagusia.

http://youtu.be/99lCx8AQGOs

Kalitatea. ISO Kalitatea eta European Cardiovascular & Thoracic Surgery Institute ziurtagiriak ditugu.

ISO 9001-2008 Kalitate Ziurtagiriak arlo hauetan: Erradiologia eta Irudia, Medikuntza Nuklearra, Bihotz-kirurgia, Hemodinamika, Ebakuntza-gelak, Esterilizazioa, Analisi Klinikoen Laborategia, ZIU, Onarpena, Ospitalizazio Unitateak

Sufritzen zuen gizon bati beste batek entzun zionean jaio zen medikuntza. Poliklinika Gipuzkoaren sortzaile den Carlos Elósegui Amundarain doktorearen aipua, haren irakasleari, Cañizo doktoreari.