Poliklinika Gipuzkoak Oinaren Unitate bat dauka Podoactivarekin elkarlanean, munduko aditu nagusienetako bat oinaren zainketan eta oinatzaren azterketa biomekanikoan eta futbol, atletismo, eta golf federazioetako hornitzaile ofiziala. Haren eskuetatik, urtero goi-mailako 1.000 kirolari baino gehiago pasatzen dira, eta Estatu osoko 30.000 gaixo baino gehiago.
Oinaren Unitate berria hirugarren solairuko espaziorik onenetako batean dago, hiri osoaren ikuspegi zoragarriak ditu, eta instalazio modernoak eta argitsuak ere bai, puntako ekipamenduarekin eta zerbitzu-aukera zabalarekin. Oinen ohiko zainketetarako kiropodia-arreta integralaz gain, Oinaren Unitate berriak podologia geriatrikoa, oin diabetikoen zaintza, ibileraren azterketa biomekanikoa, haur-podologia eta barne-zola pertsonalizatuak eskaintzen ditu.
Espainiar Selekzioko, Liverpooleko eta Real Madrileko jokalariek Podoactivaren zainketak jasotzen dituzte, eta haren barne-zolak eraman ere.
Baina Poliklinika Gipuzkoako Oinaren Unitate berriak balio erantsi garrantzitsua eta esklusiboa eskaintzen digu, Podoactivaren esperientziaren eta ospe kontrastatuaren eskutik.
Kirolarien oinak dira gehien sufritzen dutenak, futbol-jokalarienak bereziki, talka izugarriak jasan behar dituztelako ordu luzez. Horiek zaintzea, hortaz, berebizikoa da, eta estatuko eta atzerriko lehen mailako futbol-talde nagusi gehienak aspalditik fio izan dira Podoactivarekin. Horien artean ditugu Espainiako Futbol Selekzioa, Sanitas-Real Madril, Athletico Madril eta Liverpool.
Oinen zainketarako espezializazio-maila handiari eta etengabe berritzeko gaitasunari esker, Podoactivak berezko teknologia eta softwarea garatu ditu ibileraren azterketa biomekanikoa egiteko, eta hortik abiatuta, barne-zola mota ugari diseinatu ditu,oin bakoitzaren 3D azterketaren arabera modu pertsonalizatuan burutzen dituenak.
Horrela, “Elite Sport” barne-zola famatua sortu du, gaur egun hainbat kirol-diziplinako kirolaririk onenek erabiltzen dutena. Izan ere, kirol ezberdinetarako barne-zona espezifikoak diseinatu dituzte, besteak beste: futbola, atletismoa, saskibaloia, golfa, eskia eta txirrindularitza. Espainiar Selekzioko, Liverpooleko eta Real Madrileko jokalariek Podoactivaren zainketak jasotzen dituzte, eta haren barne-zolak eraman ere.
Javier Alfarok, Podoactiva eta Policlínica Gipuzkoako Oinaren Unitateko zuzendari teknikoak, azaldu duenez, running-ean, non kirol keinua etengabe errepikatzen den, “oinazpian aldaketa txiki bat gertatuz gero, oinei ez ezik, belaunei, aldakei eta zutabeari ere eragiten dieten lesioak sor daitezke. Oinkadaren biomekanikak gorputz-egitura osoan eragiten duelako gertatzen da hori “.
Lasterketa ahalik eta ondoen prestatzeko, garrantzitsua da hidratazio on bat izatea, lasterketaren aurretik gelak eta gehigarri energetikoak probatzea digestio ona ziurtatzeko, eta, batez ere, lasterketaren aurretik beroketa on bat egitea eta ondoren muskuluak ondo luzatzea.
Atleta oina onddoek eragindako infekzio bat da, mundu osoan oso zabalduta dagoena, eta larruazaleko mikosirik ohikoena da, populazio osoaren %15ari eragiten baitio.
Policlínica Gipuzkoako Oin Unitateak eta Podoactivak bat egiten dute oin-zolako faszitisaren ondorioak prebenitzeko edo arintzeko gomendio batzuekin. Faszitis hori udan ohikoagoa da zola fineko oinetakoak erabiltzen direlako, eta euskarri gutxikoak.
Podoactiva zerbitzuaren eskutik Policlínica Gipuzkoak 3D eskaner batekin egindako zango-babes pertsonalizatuak helarazi dizkie SD Eibar taldeko jokalariei.Hala, igande honetan, Ipuruan arratsaldeko lauetan (16:00) Valentziaren aurkako partidan, Eibar taldea izango da Podoactiva Elite Protection zango-babes pertsonalizatuak estreinatuko dituen lehen euskal taldea.Lehen Mailan dagoeneko Betis, Atletico de Madrid eta Real Madrid taldeek eskularruaren moduan egokitzen diren zango-babes horiek dituzte.
Kirol-azterketak egin dituzten korrikalariak gehien kezkatzen dituena da jakitea proba egiteko baldintza fisiko onean dauden lokomozioaren eta bihotz eta arnasaren ikuspuntutik. Eta, gero, jakitea zer karrera-erritmo mantendu behar duten. Behobia prestatzeko prozesuan patologiak jasan dituzten gaixoak ikusi ditugu, besteak beste oin-zolako fasziitisa, tibia-perostitisa, zinta aren intsertzioan mina eta oin-zolako kuxina, eta horiek guztiak oin-zolako ortesiaren bidez tratatu ahal izan ditugu. Oso pozik gaude gugan fio diren korrikalari horiei guztiei lagundu ahal izan diegulako.
Eibar Kirol Elkarteko Manu del Moral jokalaria otsailaren 2an operatu zuten ezkerreko zigoma-arkuaren haustura batengatik (aurpegiko hezur malarra), eta Poliklinika Gipuzkoak gaur jaso du Gipuzkoako osasun- zentroaren Podoactiva Unitateak harentzako diseinatu eta fabrikatu duen aurpegi-babesa.