Azkeneko belaunaldiko sistemak indarrean jartzeak, Kirurgia Kardiobaskularreko Zerbitzuko lantaldeak teknika kirurgiko konplexuenak eta aurreratuenak martxan jartzeko aukera ematen du.

Ohizko ebakuntza kardiakoez gain, talde kirurgikoak, gorputzkanpoko zirkulazioaren laguntzarekin edo gabe, zauri txikiko kirurgiako teknikarekin egin daitezkeen ebakuntza erabilgarriak egiten ditu.

 Lantaldearen beste alor interesgarriak hauek dira: aortako kirurgia konplexua eta disfuntzio balbularren zuzenketa, organikoak eta funtzionalak.


Lotutako albisteak

Azken urtean Gipuzkoan bihotza irekita operatu direnen % 46 hipertentsiboak dira

Pasadan urtean 400 gipuzkoar bihotza irekita operatu zituzten Policlínica Gipuzkoan, bihotz-kirurgia egiten duen zentro bakarra lurralde honetan, eta ia erdiak hipertentsiboak ziren. Hipertentsiboen tasa % 70,8koa da 70 eta 79 urte bitartean operatutako gaixoei erreparatzen badiegu.


El cirujano cardiovascular, Alberto Sáenz, y el cardiólogo, Eduardo Alegría en sus consultas de Policlínica Gipuzkoa

Kirurgia baskular seguruagoa eta eraginkorragoa

Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotzaren lehenengo kausa gure herrialdean. Eta hiru heriotzatik bat eragiten dute. Dena dela, hilkortasun-tasa txikiagoa daukan erkidegoetako bat da Euskadi. Espainiako Kardiologia Elkarteak gogoratu du gaixotasunen % 80 prebenitzea posible dela arrisku kardiobaskularraren faktoreak kontrolatzen badira. Kirurgia baskularreko teknika berriekin kardiopatiak dauzkaten gaixoen bizi-kalitatea eta -iraupena hobetzea lortu dute.


“Egunetik egunera, bihotz-kirurgian aurrerapen berriak sortzen dira”

Joan den ekainaren 12an, ehun gipuzkoar inguru gerturatu ziren Gipuzkoako Poliklinikak Donostian antolatutako “Gaixo Kardiologikoa: Nola hobetu bere bizi-kalitate ebakuntzaren ondoren?” gaia zuen OSASUNAREN GELARA

Konferentzia Bihotz Bizi-Corazón Vivo Elkarteak antolatutako 2013 Bihotzaren Astearen barruan egin zen. Hitzaldia  Alberto Sáenz bihotz-hodietako kirurgialariak eta Sonia Roussel doktoreak, biak Gipuzkoako Poliklinikako Bihotz Kirurgiako Zerbitzukoak, eman zuten.

Alberto Sáenz bihotzeko kirurgialariak bere azalpenari hasiera eman zion bihotz-hodietako kirurgiak duen garrantzia gogoratuz; izan ere, bihotzeko patologia, munduan, eritasunak sortutako lehenengo heriotza-arrazoia delako. Sáenz doktoreak bihotzeko bi ebakuntza ohikoenak azaldu zituen: birbaskularizazio koronarioa eta balbula mitralaren kirurgia.

“Hemodinamika eta bihotz-kirurgia espezialitatea oso gaztea da, nahiz eta azkeneko 60 urteetan garapena sinestezina egon den”, -zioen Saénz doktoreak-, egunetik egunera aurrerapen berriak sortzen ari dira“.

Sáenz doktoreak azaltzen zuen bezala, eman den aurrerapen garrantzitsuenetariko bat balbula perkutaneoa izan da, eta horretan Gipuzkoako Poliklinika aitzindaria da. Hala ere, egiten diren bihotz-kirurgia gehienak esternoktomia ertain bidez egiten dira. “Hori dela eta, esperimentu-ikerketak eta horien emaitzak aztertu ondoren, Poliklinikako bihotz-kirurgiako zerbitzuak hazkunde-faktoreak erabiltzen hasi da, gaixo beraren odola esternoian erabiliz. Metodo horrekin, ebakuntza ondoko ondoezak murriztu direla eta arazo txiki gutxiago dagoela ikusi da. Egun, 2008ko azarotik, 2.000 gaixo baino gehiago aztertu dira”, azaldu zuen bihotz-kirurgialariak.

Saénz doktorearen hitzaldiaren ondoren, Roussel doktoreak bihotzeko ebakuntza izandako gaixoei zuzendutako teleasistentziako sistema azaldu zuen. Sistema hori sareko Programa bat da, gaixoak, ospitaletik joan ostean, distantzian kontrolatzeko  aukera eskaintzen duena. Sistema sortu zen gaixoak ebakuntza eta gero sentitzen zuen segurtasun ezagatik, batez ere, hurrengo kontsultara arte zegoen “denbora-tartearengatik”.  Horregatik, sistema hori garatu zen: gaixoari pen drive bat ematen zaio eta web orri baten bidez, gaixoaren konstante biomedikoen eguneko jarraipen bat egiten da, ospitaletik irten eta hurrengo bi asteetan zehar.

Sistema hainbat parametro zein konstante sartzean datza: tentsioa, tenperatura, pisua, bihotz-frekuentzia, arteria-tentsioa eta errehabilitazioari, bihotzekoari zein arnasketakoari, dagokion informazioa.

 “Denbora errealean dena zuzen dagoen ikusten dugu, eta gaixoaren konstanteetan aldaketaren bat badago gaixoari deitzen zaion”, azpimarratzen zuen Roussel doktoreak. 2012ko irailetik, 2013ko ekainera, 150 gaixoek erabili dute aipatutako sistema.

Hitzaldia amaitzerakoan, galdera-txanda iritsi. Horretan, eskerrak eman zizkieten doktoreei, kasuak azaldu ziren, zalantzak planteatu ziren, eta txostengileek horiei erantzun zieten.

 


Policlinicak aitzindaria den bihotzeko teknika bat aplikatu du

Pazientea 85 urteko emakume nafarra da eta balbula aortiko bat txertatu diote “mitral posizioan” inbasio urriko kirurgia erabiliz.

Pazienteak, balbulopatia mitral batek eraginda, aurrez txertatua zuen protesi mitralaren gutxiegitasun zorrotza zuen.

Policlinicako taldea azaletik barna balbulak txertatzeko teknika horietan trebetasun eta esperientzia gehien dutenen artean kokatzen da Espainian. Hala, disfuntzioa zuen protesi mitralaren barnean balbula aortikoa txertatu zitzaion inbasio urriko kirurgia-teknika bat aplikatuz (ezkerreko minitorakotomia batekin bihotzera iristea lortu zen, ezkerreko bentrikuluaren puntatik –apex-).