Poliklinikako Errehabilitazio Zerbitzuak interbentzio kirurgiko batetik edo hezurretako lesio batetik edo lesio neuro-muskular batetik suspertu behar duen pazientearentzako errehabilitazio-tratamendua garatzeko giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak ditu. Zerbitzu honen jardun egokiaren giltzarrietako bat beste espezialista batzuekiko -kirurgilaria, traumatologoa, neurologoa…- koordinazio etengabea eta ezin hobea da.

Lanean hobetzeko asmoak bultzatuta, zerbitzu honek 1999. urtean bide piramidalaren lesioak eta espastizitatea tratatzeko unitate berezia sortu zuen. Izan ere, bide piramidalaren asaldu hauek gorputzadarretako paralisi-maila handia eragiten dute, nerbio-sistema zentralean lesio handiak sortzen dituzte eta pazientearentzat zein bere ingurunerako ezintasun, kostu eta sufrimendu handia eragiten dute. Hau guztia dela-eta, errehabilitatzaileek eta neurologoek arazo honekiko hurbilketa berezia eta disziplina anitzekoa gauzatu dute.