Kardiologia eta Bihotz Hodien Kirurgiaren Erizaintzako IV. Ikastaroa Miramongo Auditorioan

Euskal Herriko eta Estatuko hainbat lurraldetatik etorritako profesionalek Gipuzkoako Poliklinikako, Donostiako Ospitale Konplexuko eta Bartzelonako Ospitale Klinikoko erreferentziako hizlariekin parte hartuko dute prestakuntza eta esperientzia-elkartrukeko bi jardunalditan. Martxoaren 15 eta 16an "Kardiologia eta Bihotz Hodien Kirurgiaren Erizaintzako IV. Ikastaroa" egingo da Gipuzkoako Poliklinikak antolatuta.

Ikastaro horretan, kardiologia edota bihotz-hodien kirurgiako pazienteen arreta, tratamendu eta zainketei lotutako gaiak landuko dituzte eta, era berean, espezialitate horietako azken aurrerapenen eta teknologien berri emango dute.

Ikastaroaren iraupena bi egun osorik izango da eta ospitale publikoetan zein pribatuetan espezialitate-arlo horietan diharduten EUDei eta langile teknikoei zuzenduta dago.

Bi jardunaldi horietan, Gipuzkoako Poliklinikako espezialistak, beste zentro batzuetako profesional batzuekin batera (hala nola, Donostiako Ospitalekoak edo Bartzelonako O. Klinikokoak), eta Espainiako Estatuko lurraldeko 150 bertaratutakoak Bihotzaren Arloak izandako azken aurrerapenei buruz arituko dira; izan ere, Gipuzkoako Poliklinika erreferente bat da Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiaren espezialitateetan.

Ikastaroak 20 ponentzia izango ditu, baita komunikazio libreen saio bat ere. Profesional interesatu guztiek eman dezakete izena.

Prestakuntza-ikastaro honek (hurrenez hurren egindako laugarrena) Gipuzkoako Poliklinikak Kardiologia zein Bihotzeko Kirurgiaren ikerketan zein dibulgazioan daukan posizioa areago sendotzen du, nola medikuen aldetik hala erizaintzako langileenaren aldetik.

Ikastaro horren zuzendaritza: Ernesto Greco Bihotz Hodien zirujauak, Elena Galardi ZIUko gainbegiraleak eta Arantxa Lekue prestakuntza-arduradunak jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztete profesional guztiak.


Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014