Diagnostiko Goiztiarreko Ginekologia Programa

Prebentzioa, hobeto bizitzeko

Diagnostiko Goiztiarreko Ginekologia Programa haien osasun-egoera ebaluatu eta adinari, historia familiarrari eta klinikoari lotutako patologia onkologikoak eta ginekologikoak prebenitu nahi dituzten emakumezkoei zuzenduta dago.

Egun bakarrean

Zein da azterketaren xedea?

Ginekologian espezialista den mediku batek zuzendutako Ginekologia Programaren xedea azterketa osoa eta koordinatua egitea da, emakumearen osasunean edozein asaldura aurreikus eta identifika dezaketen arrisku-faktoreak detektatzeko.

Nork koordinatzen du?

Zuzendari medikoak espezialista guztien koordinazioa eta proba diagnostikoak ziurtatuko ditu, aditu bakoitzaren ikuspegitik balorazio espezifikoa lortu, eta, hala, diagnostiko integrala eta osatua emateko zuri.

  • Aditu prestigiotsuekin
  • Laguntzailea edukiko duzu prozesu osoan zehar
  • Egunean bertan, azterketaren hasierako balorazioa, txosten medikoa eta balorazio pertsonalizatua lor ditzakezu.

Barne hartzen dituen proba medikoak

  • Baginan zehar egindako ekografia
  • Mamografia eta bularren ekografia, behar izanez gero
  • Kontsultan, garrantzitsua da gaixoak bularren automiaketari buruzko ezagutza egokia jasotzea
  • Baginaren frotisa
  • Zitologia
  • HPV Oncotec