Da Vinci Kirurgia Robotikoa

Da Vinci kirurgia-robotak kirurgia irekiaren arriskuak ezabatzen ditu, eta laparoskopiak baino abantaila gehiago dauzka. Ebakuntza ez da horren mingarria, odol gutxiago galtzen da eta infekzio-arrisku txikiagoa da.

Da Vinci kirurgia-robota

Egi bihurtu zen 2001ean, eta kirurgialariaren beso adimendun gisa, mundu osoan egiaztatutako emaitzak izan ditu. Robotari pultsuak ez dio dar-dar egiten, eta besoek maniobra-ahalmen ikusgarria daukate, giza eskuek baino are hobea. Horrenbestez, ebaketa guztiz garbiak eta zehatzak egiten ditu. Gainera, tratatu beharreko zona hiru dimentsiotan ikustea ahalbidetzen du. Hala ere, robotak ez du bakarrik operatzen, eta haren abilezia kirurgialariaren esku onaren mende dago, azken finean hark maneiatzen eta programatzen baitu robota kontsola zentral batetik.

Sendatzea

Gaixo bakoitza modu ezberdinean hobetuko eta sendatuko da kirurgiaren ostean; dena dela, hona hemen argibide orokor batzuk:

  • Gaixoen gehiengoari 48-72 orduren buruan alta ematen zaio, kirurgia baten ostean.
  • Gaixoen gehiengoari kateterra kentzen zaio, kirurgia jasan eta 4 eta 7 egun arteko epean.
  • Gaixoen erdiak baino gehiagok maskuriaren kontinentzia berreskuratzen dute kirurgia jasan eta astebetean. Ia gaixo guztiek maskuriaren guztizko kontrola berreskuratzen dute hilabete bat eta hiru hilabete arteko epean.
  • Gaixoen gehiengoak zutikortasuna berreskuratzen du lehenengo urtean.
  • Prostata-kirurgiaren ostean, gaixoen gehiengoa eguneroko jardunera bueltatzen da astebeteren edo bi asteren buruan. Lanpostuan objektu astunak altxatu behar dituzten gizonezkoei lan arinagoak esleitu behar zaizkie lau eta sei aste arteko epeaz.

Da Vinci robotak kirurgia irekiaren arriskuak ezabatzen ditu, eta laparoskopiak baino abantaila gehiago ditu.

Gaixoarentzako abantailak

Robot honek kirurgia irekiaren arriskuak ezabatzen ditu eta laparoskopiak baino abantaila gehiago ditu. Ebakuntzak gutxi gorabehera berdin irauten duen arren (3 eta 4 ordu artean), egin beharreko ebakia oso txikia da ohiko kirurgia irekiaren aldean. Horri esker, ebakuntza ostekoa eta infekzio-arriskua murrizten dira, baita mina ere, eta orban handirik sortzen ez duenez, ehunei eragindako kaltea eta horren ondoriozko odol-jarioa ere gutxitzen dira.

Kirurgia laparoskopikoari dagokionez, desberdintasun handiena da robotak operatzen duen eremua hiru dimentsiotan ikus daitekeela, eta aldi berean robotaren besoek maniobra-ahalmen eta doitasun handiagoa eskaintzen dituztela mugimenduetan.

HIFU ultrasoinuak

Kirurgia inbaditzailerik gabeko tratamendua, hiru dimentsiotako kontrol ekografikoa eta eremu prostatikora fokalizatutako “beroa” igortzen duen robot baten bidez zuzendua.

HIFU

Ablatherm HIFU prozedura bikaina da minbizia kirurgiarik gabe sendatzeko. Teknika ez-inbaditzailea da, eta ez ditu erradioterapia- edo krioterapia-tratamendu baten ondoren sor daitezkeen albo-ondorioak eragiten. Ablatherm HIFUk sistema automatiko robotizatu bat du, ordenagailuz eta prozesuan zehar urologoa gidatzen duen programa batez gidatua, teknika oso zehatza eta segurua bihurtuz.

Prozedura iraultzailea da, intentsitate handiko ultrasoinu fokalizatuen sorta bat (High Intensity Focused Ultrasond) erabiltzen baitu agente terapeutiko gisa. Ultrasoinu horiek sakontasunez eragiten dute giza gorputzean, ehun osasuntsua kaltetu gabe. Ez dute irradiaziorik sortzen, eta desagertu egiten dira tratamenduaren amaieran.

Norentzat den egokia

Prozedura hau adinekoei edo ebakuntza kirurgiko bat egin nahi ez duten pazienteei zuzenduta dago. Era berean, erradioterapiarekin tratatu ondoren, beste tumore bat atera zaien eta beste tratamendu mota bat behar duten gaixoei ere aplikatzen zaie.

Tratamenduaren iraupena

Tratamendua ordu eta erdi eta bi ordu eta erdi artekoa izan daiteke, tratatutako prostataren bolumenaren arabera. Tratamendu hau guztiz minik gabekoa da pazientearentzat tratamenduaren ondoren.

Sendatzea

Gaixoaren errekuperazioa oso laburra da, 24 eta 48 ordu arteko epean etxera itzul baitaiteke.

Krioterapia

Prostatako minbizia lokalizatua duten pazienteentzat egokia, krioterapia prozedura kirurgiko bat da, nitrogeno likidoa erabiltzen duena minbizi-zelulak izozteko eta suntsitzeko.

Testigantzak