Helburua da pazienteari lasaitasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko nahikoa informazio ematea, COVID-19aren gaitza izan ondoren (edo izan duela uste badu) zer osasun-egoeratan dagoen eta zer ondorio fisiko dituen jakin dezan. 

Policlínica Gipuzkoan, paziente guztiei eskaintzen zaie zerbitzu hori. Proba guztiak egun berean egiten dira, eta laguntzaile bat dago prozesu osoan zehar.

Azterketak barne hartzen du telefono bidezko kontsulta bat, pazienteak ospitalera etorri behar ez izateko, eta mediku batek aztertzen du kasu bakoitza. Pazienteari zentrora etortzeko dei egingo zaio, bertan egin ditzan immunitate-sistemaren, biriken eta sistema kardiobaskularraren proba espezifikoak, egun berean eta bi ordu inguruko tarte batean, eta balorazioa eta emaitzak emango zaizkio. Hilabetera jarraipena egiteko hitzordua emango zaio. Azterketan odol- eta gernu-analitika osoa sartzen da. 

Azterketaren kostua 590 € da, gosaria eta aparkalekua barne. Zatika ordaintzeko erraztasunak ematen dira, 24 hilabete arte. 

Harremanetarako: Enma de la Serna (943 00 28 52).