Policlínica Gipuzkoan oso erasokortasun gutxiko teknika kirurgiko esklusibo eta berritzaile bat erabiltzen hasi gPoliclínica Gipuzkoan oso erasokortasun gutxiko teknika kirurgiko esklusibo eta berritzaile bat erabiltzen hasi gara prostataren handitzea edo prostatako hiperplasia onbera (PHO) tratatzeko, tamaina handiko prostatetarako bereziki egokia dena.

HoLEP laserra

HoLEP laserrak emaitza bikainak ematen ditu, adituen esku beti, PHOren tratamenduan, gutxieneko kirurgia inbaditzaileko tekniken bidez, errekuperazio azkar eta erosoa erraztuz.

Gure lurraldean HoLEP teknikan aditua den Josean Rodríguez urologoak azaldu digunez, “HoLEPek emaitza bikainak eskaintzen ditu prostatako patologia onberaren tratamendu kirurgikoan, inbaditzailea ez delako eta abordatze transuretralaren erosotasuna biltzen duelako, kirurgia irekiaren eraginkortasunarekin eta laser teknologiaren segurtasunarekin”.

Prostataren igoerak 50 urtetik gorako gizonen % 50ri eragiten dio, eta 80 urtetik gorakoen % 80ri

Zer da PHO?

Prostata gizonezkoen uretra (gernubidea) inguratzen duen guruina da. PHO gizonezkoek sufritzen duten ohiko gaixotasuna da eta zahartzearen aldaketa hormonalekin erlazionatzen da. Prostata hazten denean, uretra buxatzen du eta sintomak eragiten ditu.

Normalean sintomatologia askotarikoa izaten da: pixa egiten hasteko zailtasuna, gauean komunera hainbat aldiz jaikitzeko beharra, egunean zehar gernu egitearen maiztasuna handitzea edo pixa egitean odola botatzea. HoLEP ezin hobea da konplikazio handiagoak tratatzeko edo prebenitzeko, hala nola gernua atxikitzea, giltzurrunak dilatatzea, maskurian harriak izatea edo buxaduragatik giltzurrunetan akatsen bat izatea.

HBP

Nola funtzionatzen du HoLEPek?

HoLEP gernuaren hodian zehar laserrarekin prostata tratatzeko egiten den tratamendu berezi bat da. Medikuntzan, prostata mandarina edo laranja batekin alderatzen dugu, tamainaren arabera, eta laser holmioarekin egiten duguna da “ataltxoak” oskoletik bereizten joatea, hutsik gera dadin. Prozesu hori gernuaren hodiaren bidez egiten da, prostataren eremura iritsiz. Behin puntu horretara iritsita, HoLEP aplikatzen da, pultsatutako laser mota bat dena, eta, beraz, segundo bakar batean behin baino gehiagotan tiro egiten du.

HOLEP_técnica

HoLEP tamaina handiko prostatetarako bakarrik erabiltzen da?

Laser holmioa da moldakorrena, edozein tamainako prostatetan jarduteko aukera ematen baitu. Ekografiak okerrak izan daitezke, eta prostataren benetako tamaina operatu ahala baino ez dugu aurkitzen. Hain zuzen ere, arrazoi honengatik erabili ohi da prostata handietarako, baina HoLEP prostata tamaina guztietarako erabil daiteke. Deitu eta eskatu hitzordua, Josean Rodriguez doktoreak zure kasua aztertuko du.

Sendatzeko denboraldia

Ospitaleko pazientearen susperraldi-denbora laburra da, baina susperraldi osoa luzeagoa da. Emaitzak hobeak dira; izan ere, prostatako adenoma osoa kentzen dugu, eta, gainera, ez dugu berriro operaziorik egin izaten behar laser horrekin tratatutako paziente bati. Paziente batzuek ez dute ia sintomarik ebakuntzaren ondoren, baina ohikoena hurrengo asteetan sintoma arinak edo moderatuak izatea da, hala nola azkura edo erresumina pixa egitean, bai eta gernuan odola izatea ere. Kasu batzuetan, pazienteek gernu egitea berriz ikasteko prozesua behar dute; izan ere, maskuria “buxatzen” zuen prostata bat zuten, eta ez zuen esfinterra asko erabili behar.

NoProstataren buxaduraren ondorioz, maskurian harriak sortzen dituzten pazienteak aurkitzen ditugu. Paziente horiei HoLEP gomendatzen zaie; izan ere, PHOren ebakuntza kirurgikoan bertan, maskuriko harrietan edo litiasietan ebakuntza egin dakieke, laserraren bidez harriak birrintzeari esker. Izan ere, laser holmioa tratamendu estandarra da, bai gizonentzat bai emakumeentzat, edozein kokalekutako (giltzurrunetako, ureterrako edo maskuriko) gernu-litiasientzat.