Assisted Hatching

Zer da Assisted Hatching?

Teknika honek enbrioia hobeto inplantatzen laguntzea du helburu; horretarako, enbrioiaren azala pixka bat irekitzen da enbrioiaren irteera errazteko, pauso hori nahitaezkoa baita enbrioia inplantatzeko.

Zabaltze txiki hori egiteko gaur egun gehien erabiltzen den teknika laser bidezkoa da, horrekin zulotxoaren kokalekua eta diametro egokia bermatzen baitira.

Teknika egokia da kasu hauetan:

  • Enbrioiaren azala lodiegia bada.
  • Izoztuta gordetako enbrioiak transferitzen badira; izan ere, enbrioia izozte eta desizozteko prozesuak zona peluzida gogortu dezake, eta enbrioia modu naturalean irtetzea oztopatu.