Obulu-ematea

Zuk egiten duzu posible

Legeak obulu emailearen eta hartzailearen anonimatua bermatzen du. Obuluak bikote antzuei laguntzeko baino ez dira erabiliko.

Ordainik ba al dago?

Obulu-emaileak, prozesuak sortu dakizkioken eragozpen, traba eta prozesuan igarotako denboragatik, ordain bat jasoko du.

Nork eman ditzake obuluak?

Emakume gazte (35 urte baino gazteagoa) eta osasuntsu orok, laguntzeko nahia eta jarrera altruista duenak eman ditzake obuluak. 412/1996 Errege Dekretuak, 1996ko martxoaren 1ekoak, 2. artikuluan, zera dio: Ondorengo baldintzak betetzen dituztenak izan daitezke gameto eta aurreenbrioen emaile:

  • 18 urte baino gehiago eta jarduteko gaitasun osoa izatea. Ahal den neurrian malformazio kromosomikorik gerta ez dadin, gameto emeen emaileek ezingo dute 35 urte baino gehiago izan.
  • Egoera psikofisiko onean egotea.
  • Gameto edo aurreenbrioien emate hori idatzizko kontratu batekin gauzatuko da; aldez aurretik onespen protokolo bidez, ematearen helburuak eta ondorioak jakinaraziko zaizkio emaileari, bai eta emaileari egingo zaizkion prozedura eta azterketa guztiak ere.

Gehiago jakin nahi baduzu, klik egin hemen.

Nola ematen dira obuluak?

Emakumeak pauso hauek eman beharko dituzte, betiere medikuen kontrolpean: 10-12 egunez botika bat hartu beharko du egunero. Normalean, emakume emaileak berak jarriko ditu larruazalpeko injekzioak etxean

Horren helburua obulu bat baino gehiago lortzea da, hartzailearen tratamenduaren eraginkortasuna handitzeko.

Prozedurak dirauen bitartean, 3-4 aldiz joan beharko du kontsultara ekografia ginekologikoa egin diezaioten (ez du minik ematen).

Nola ematen dira obuluak?

15 minutu inguru behar dira. Obuluak ateratzeko, ebakuntza kirurgiko txiki bat egin beharko diote.

Ebakuntzak tokiko anestesia ala anestesia orokor arina eskatzen du. Bagina ekografiaren bidez, obulutegiak ikus daitezke, eta ginekologoak obulutegietako likidoa xurgatuz obuluak bildu eta laborategira bidaltzen ditu.

Zenbat denbora egon behar da gero ospitalean?

1-3 ordu igarota, emailea etxera joan daiteke eta eguneroko bizitzarekin jarrai dezake.

Mina ematen al du prozesu honek?

Ez. Jarritako anestesiari esker emaileak ez du minik nabarituko.

Emailearen geroko amatasunean eragin negatiborik izan al dezake obulu emateak?

Emaile izateak ez du kaltetzen emailearen geroko ugalkortasun eta amatasuna.

Errepikatu al daiteke?

Bi-hiru hilabete pasa eta gero berriro eman daitezke obuluak.

Informazio juridikoa

412/1996 errege dekretua, 1996ko martxoaren 1ekoa, 9. Artikulua, sekretu bermea. Konfidentzialtasun zorrotzenarekin bildu, tratatu eta gordeko da laguntza bidezko ugalketa-tekniken erabiltzaileen historia klinikoko informazioa, emaileen hautaketa-prozedurari dagokion informazioa, bai eta gameto eta aurreenbrioi emaileen estatuko erregistroan (bai base nagusian zein baimendutako zentro eta zerbitzuetan) bildutako banakoen informazioa. Sanitateko lege orokorraren 2., 5., 7., 19., 20. Artikuluek, laguntza bidezko ugalketa teknikei buruzko legearen azken xedapenetako hirugarrenak eta norberaren datuen tratamendu automatizatua arautzen duen lege organikoaren 7. Eta 8. Artikuluek xedatzen dutenaren arabera gordeko da informazio hori. Gehiago jakin nahi baduzu, klik egin hemen.