Obozitoak Beiraztatzea

Zer da obozitoen bitrifikazioa?

Bitrifikazioa prozesu ultralasterra da, eta ez du zerikusirik ohiko izozte motelarekin, ez baitu izotzezko beirarik sortzen.

Kontserbazio prozesua da; oso tenperatura baxuan eta izoztu gabe gertatzen da, likatasuna izugarri handitzen da hozten ari den bitartean; hori guztia oso abiadura handian gertatzen delarik.

Egokiespenak

  • Amatasuna atzeratzeko, ugalkortasuna bermatzea.
  • Prozesu onkologikoetan ugalkortasuna bermatzea, kimio- edota erradioterapia-tratamenduak jaso aurretik.
  • Obulutegiaren estimulaziorako tratamenduekin erantzun txikia lortzen dutenen kasuan, obozitoen pool handi samarra sortzeko ziklo bat baino gehiago egiten da, gero denak mikroinjektatzeko eta enbrioien transferentzia egokia egin ahal izateko.

Emaitzak

Obuluak urte askotan gordeta egon arren, hauen biziraupena desbitrifikazioa eta gero %90etik gorakoa da.

Urteak pasa ahala, obozito hauen enbrioi osatzearen eta haurdunaldia lortzeko gaitasunak ez dira murrizten, bitrifikatu zireneko adinaren gaitasunak mantentzen baitituzte.