Quirónsalud Eskaintza: Behobia-Donostia lasterketako korrikalarientzat bakarrik

Kirol-azterketari esker, zure osasun egoera eta sasioa baloratu ahal izango dituzu eta korrika egitean zein intentsitateraino iris zaitezkeen zehaztu ahalko duzu. Zure helburuak ahalik eta hobekien lortzen lagunduko dizuten jarduerei buruzko aholkuak emango dizkizugu.

Indarrean egongo da 2022/06/13tik 2022/11/25era

Hartu hitzordua hemen:
943 002 764
gixane.antonanzas@quironsalud.es

Kirol-Medikuntzako Unitatea

Policlinica Gipuzkoa:

Enrique Pérez de Ayala doktorea

Quirónsalud Donostia ospitalea:

Ricardo Jiménez doktorea

  • Oinarrizko azterketa: 95 €

Balorazio antropometrikoa duen azterketa pertsonalizatua barne: neurria, pisua, gantz % lasterketan parte hartzerakoan izan beharko zenukeen pisu ideala zein de adierazita. Lokomozio- eta zirkulazio-aparatuen miaketa. Elektrokardiograma basala. Esfortzu-proba bihotza etengame monitorizatzen duen lasterka egiteko VMA zinta batean.

  • Oinarrizko azterketa + Esfortzu-proba laktato-testarekin: 135 €

Oinarrizko azterketako probez gain, esfortzu-proban laktato testak egingo dira, entrenamendu-atalaseak zehatzago kalkulatzeko. Lehiaketa-maila erdi-altua duten kirolarientzat bakarrik.

  • Oinarrizko azterketa + Esfortzu-proba gas-analisiarekin 135 € (Policlinica Gipuzkoa)

Oinarrizko azterketako probez gain, atseden-espirometria eta gasen eta oxigeno-kontsumo maximoaren (VO2 max.) neurketa egiten da. Hori irizpide bikaina da iraupen luzeko ariketetarako. 50 bat parametro kardiorrespiratorio eta metaboliko baloratzen dira, eta lasterketan gerta daitezkeen egoera patologikoak baztertzen dira. Egoera horiek egindako kirolaren garapenaren oso antzekoak dira. Esfortzu-atalaseak zehazten dira, entrenamendu eta lasterketetan erabili ahal izateko.

  • Azterketa konbinatua pistan: 210 € (Quirónsalud Donostia ospitalea)

Azteketa konbinatuan oinarrizko azterketa eta laktato testak pistan bertan egiten dira lasterketaren aurreko egunetan, lasterketa erritmoaren aurreikuspena hobetu ahal izateko.

Dietetikako eta Nutrizioko Unitatea

  • Kontsulta nutrizionistarekin: 70 € (Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Donostia ospitalea)

Ordu bateko kontsulta, gorputz-osaera aztertzeko; kirolari egokitutako dietaren balorazioa egiten da, eta entrenamendu-fase bakoitzerako nutrizio-gomendioak ematen dira.

Podologia Unitatea

  • Azterketerako kontsulta: 30 € (Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Donostia ospitalea)

Ibileraren azterketa biomekanikoa. Ibileran egon daitezkeen akatsak zuzentzeko, lesioak saihesteko, energia-gastua murrizteko eta kirol-errendimendua sustatzeko.

Fisioterapia Unitatea

  • 4 fisioterapia saiotarako bonuak (Quirónsalud Donostia ospitalea)
    • 20 minutuko 4 saiotarako bonua: 105 €
    • 40 minutuko 4 saiotarako bonua: 165 €