Kioscos de autoadmisión de Policlínica Gipuzkoa

Policlínica Gipuzkoak tresna digital berriak jarri ditu martxan, pazienteen egunerokotasuna hobetzeko

6 milioi erabiltzaile baino gehiago dituen “MiQuirónsalud” atariaren bidez, online autoonarpen-sistema berri bat gehitzen du, kontsultara itxaron gabe joateko.

Berrikuntza teknologikoa pazientearen zerbitzura jartzeko konpromisoan, Policlínika Gipuzkoak urteak daramatza eraldaketa digitaleko proiektu indartsu batean murgilduta, digitalizazioaren eta Big Dataren bidez medikuntza gizatiarragoa, pertsonalizatuagoa, bizkorragoa eta eraginkorragoa eskaintzeko helburuarekin, kasu bakoitzera egokituta, ez bakarrik beharretara, baizik eta pazienteen itxaropenetara ere. Ildo horretan, pazienteentzako “MiQuirónsalud” atariaren bidez, gaur egun posible da historia klinikora eta proba diagnostikoen emaitzetara sartzea, baita hitzorduak eskatu edo aldatzea, alertak eta gogorarazpenak jasotzea edo espezialistekin harreman zuzena izatea ere, kontsultara joan beharrik gabe. Era berean, pixkanaka, zentro guztietan autoonarpenerako online sistema berri bat abian jartzen ari gara, programatutako kontsulta medikora itxaroterik gabe joateko aukera ematen duena. Autoonarpen-sistema “Miquirónsalud” App-tik edo ospitaleko informazio-kioskoetatik egin daiteke. Kanal horien bidez, pazienteak berretsi egiten du noiz iristen den ospitalera eta noiz lortzen duen itxaroteko txanda kontsultan, inongo mostradoretik igaro beharrik gabe.

Horrek guztiak protagonismo handiagoa ematen dio pazienteari bere osasunaren kudeaketan, eta zerbitzu asistentzialak une bakoitzean dituen beharretara egokitzeko aukera ematen dio. Batez ere, kontuan hartuta, gaur egun, Quirónsalud-ren asistentzia-sarera jotzen duten pazienteen % 70 inguru “MiQuirónsalud” atariaren erabiltzaileak direla. Atari horrek 6 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta doan eskura daiteke, bai Google Play bidez, bai Apple Store bidez.

Alferrikako bidaiak saihesteko beste funtzionalitate batzuk honako hauek dira: “Berehalako kontsulta eskatu”, 24 orduko zerbitzua, espezialista batekin online harreman zuzena izateko aukera telefono edo bideo-kontsulta bidez; eta, bestetik, Quirónsalud zerbitzu ez-presentzialak, proben, txostenen eta errezeten emaitzak eskuragarri dituenak. Mediku bakoitzak kasu bakoitza baloratuko du, eta arreta-modalitate egokiena gomendatuko du.