Kioscos de autoadmisión de Policlínica Gipuzkoa

Policlínika Gipuzkoak digitalizazioaren aldeko apustua egin du auto-onarpeneko kiosko berrien bitartez

Policlínika Gipuzkoan, duela aste batzuetatik hona, gure pazienteen esperientzia optimizatzeko eta arintzeko irtenbide berritzaile bat gehitu dugu: autoonarpen-kiosko berriak.

Policlínika Gipuzkoara iristean, orain kiosko hauek erabil ditzakezu zure burua azkar eta eraginkortasunez identifikatzeko. Zure NAN zenbakia edo aseguru-txartela sartu besterik ez duzu egin behar. Urrats horren ondoren, kioskoak txartel pertsonalizatu bat inprimatuko du. Bertan, dagokizun itxarongela eta zure txanda zein den adieraziko dizute. Aldi berean, zentroan zaudela jakinaraziko dio medikuari. Prozesu horrek Policlínica Gipuzkoako barne-antolaketa hobetzeaz gain, esperientzia arinagoa eta erosoagoa lortzen lagunduko dizu.

Gainera, izpi probak, ekografiak, mamografiak edo laborategiko probak egin nahi badituzu, zuzenean txanda hartu ahal izango duzu auto-onarpeneko kioskoen bitartez, harrerara joan behar gabe.

Eraldaketa digitalarekin dugun konpromisoak kontsulten eraginkortasuna hobetzea eta itxaronaldiak murriztea du helburu. Gaur egun berritasuntzat jotzen duguna, etorkizunean funtsezko abantaila izango da baliabide profesionalak zein espazio fisikoak optimizatzeko.

Elkarrekin hobetzen jarraitzeko aukera emango diguten erronka berriak!