Janire Gonzalez-Etxabarri Policlínica Gipuzkoan izan da azterketa mediko bat egiteko

Basque Team taldeko surflari zumaiarra, Janire Gonzalez-Etxabarri, berriki Parisko Joko Olinpikoetan parte hartzeko sailkatu dena, Policlínica Gipuzkoara hurbildu da osasun-azterketa bat egitera.

Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarra Policlínica Gipuzkoako izan da osasun-azterketa bat egiteko, uda honetan Tahitin (Polinesia frantsesa) egingo diren Parisko Joko Olinpikoetan parte hartzeko sailkatu ondoren.

Duela gutxi Olinpiar Jokoetarako sailkatu den surflari zumaiarra emakumezkoen surfaren munduko elitean sartu da, eta munduko 16 surflari onenen artean dago orain. Balentria horrek txartel olinpikoa lortu duen historiako espainiako bigarren emakumean bihurtu du.