Gernuko errepikatze infekzioen tratamendua eta prebentzioa

Alejandro González doktoreak, Policlínica Gipuzkoako Urologia Zerbitzuko buruak, gernuko errepikatze infekzioen kausak, sintomak eta tratamenduak aztertzen ditu.

Gernu-infekzioak kezka handia dira emakumeentzat bereziki, baina, zergatik gertatzen dira eta nola prebenitu ditzakegu? Alejandro González doktoreak, Policlínica Gipuzkoako Urologia Zerbitzuko buruak, gai horri buruzko ikuspegi globala eman du, tratamendurako eta immunizaziorako alternatibak aurkezten.

González doktorearen esanetan, gernuko infekzio isolatu bat izatea “oso ohikoa” da emakumeengan: “Uretratik sartu eta maskuriraino iristen den bakterio bat da, eta hor hasten da erasotzen”. Hala ere, infekzio horiek errepikatzen hasten direnean, urtebetean hiru aldiz edo gehiagotan agertuz edo sei hilabeteko epean bi aldiz agertuz, osasunerako arazo larri bihurtzen dira. “Hor hitz egiten dugu gernuko errepikatze infekzioez”, azpimarratzen du espezialistak.

Uretraren luzera txikiagoak eta menopausiarekin lotutako aldaketa hormonalak bezalako alderdi anatomikoek eragiten dute infekzio mota horiek gehiago agertzea emakumeen artean.

Sintomei dagokienez, González doktoreak honako hau nabarmentzen du: “Gerrnu-infekzioak erremina, ohi baino gehiagotan pixa egitera joatea eta tenesmo sentsazioa sortzen du, pixa egin ondoren hustuketa osatugabe baten sentsazioa”. Era berean, Policlínica Gipuzkoako urologoak ohartarazten du funtsezkoa dela gernu-lagin bat lortzea edozein tratamendu antibiotiko hasi aurretik, bakterio eragilea identifikatzeko eta tratamendu eraginkor bat bermatzeko.

Errepikatze Infekzio horiei aurre egiteko antibiotikoak hartzeaz gain, González doktoreak aukera terapeutikoak gomendatzen ditu, hala nola “ahabia gorri amerikarra, gernu-probiotikoak, lactobacillus mota batzuk, eta D Manosa, maskuriaren azalean daukagun substantzia bat, babes-hesi gisa jarduten duena”, azaltzen du.

Prebenitzea, sendatzea baino hobe

Bakterio nagusi batek eragindako errepikazio infekzioak dituzten pazienteentzako tratamendu eraginkor gisa nabarmentzen da bakterio-autotxertoa. “Tratamendu hau egiteko, ezinbestekoa da pazienteak ematen dituen gernu-laginak behatzea. Infekzio guztien edo ia guztien atzean dagoen bakterio bat baldin badugu, autotxertoa egin ahal izango da”, dio.

“Bakterio-autotxertoa mingainaren azpian lainoztatzen den esprai baten bidez hartzen da. Disoluzio likido hori bakterio indargabetuaren bidez edo bakterioaren zati txikien bidez egiten da, eta horrek bakterioarekiko immunitatea sortuko du”, azaltzen du Policlínica Gipuzkoako urologoak.