espinilleras_personalizadas_eibar_policlinica_gipuzkoa_unidad_pie_podoactiva_4

SD Eibar da Euskadin zango-babes pertsonalizatuak dituen lehen taldea

Podoactiva zerbitzuaren eskutik Policlínica Gipuzkoak 3D eskaner batekin egindako zango-babes pertsonalizatuak helarazi dizkie SD Eibar taldeko jokalariei. Hala, igande honetan, Ipuruan arratsaldeko lauetan (16:00) Valentziaren aurkako partidan, Eibar taldea izango da Podoactiva Elite Protection zango-babes pertsonalizatuak estreinatuko dituen lehen euskal taldea. Lehen Mailan dagoeneko Betis, Atletico de Madrid eta Real Madrid taldeek eskularruaren moduan egokitzen diren zango-babes horiek dituzte.


Poliklinika Gipuzkoak Oinaren Unitatea ireki du, oinatzen azterketa biomekanikoan eta barne-zola berritzaileetan espezializatuta

Poliklinika Gipuzkoa proiektu berri honetan Podoactivaren eskutik sartu da, enpresa aitzindaria oinen zaintzan eta podologian eta biomekanikan espezializatua.

Poliklinika Gipuzkoak Oinaren Unitatea inauguratu du gaur, PODOACTIVA nazioarteko marka entzutetsuarekin batera. Unitatea Poliklinikaren 3. solairuan dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoan oinen zaintzan eta azterketan erreferente bihurtzeko asmoa du. Podoactiva da futbol, atletismo eta golf federazioen hornitzaile ofiziala, eta haren eskuetatik, goi-mailako 1.000 kirolari eta 30.000 gaixo baino gehiago pasatzen dira urtero, Estatu osoan.

Unitate berriaren aurkezpenean, Arantza Atienza Poliklinika Gipuzkoaren medikuntza-zuzendariak azpimarratu du Poliklinikarentzat arrakasta handia izan dela Unitate berriaren lantaldea, Javier Alfarok zuzenduko duena, eta ibileraren azterketa biomekanikoan lortutako diziplina-aniztasuna, espezializazio handia eta hogei urte baino gehiagoko esperientzia egiaztatua nabarmendu ditu.

 

Javier Alfaroren hitzetan, Podoactiva “bioteknologian oinarritutako enpresa da, eta podologian eta biomekanikan espezializatuta dago. Pertsonen bizi-kalitatea areagotzea du helburu, haien ibiltzeko modua hobetuz, eta, horretarako, gure diziplina anitzeko lantaldearen esperientzia eta ezagutzak eta berrikuntza teknologikoa aplikatzen ditu, diagnostikoak egiteko eta tratamendu pertsonalizatuak diseinatu eta ekoizteko”.

Oinaren Unitate berriak guztiz hornitutako instalazio moderno eta argitsuak ditu, eta zerbitzu-aukera zabala eskaintzen du. Oinen ohiko zaintzetarako kiropodia-arreta integralaz gain, Poliklinika Gipuzkoako Oinaren Unitate berriak podologia geriatrikoa, oin diabetikoen zaintza, ibileraren azterketa biomekanikoa, haur-podologia eta Podoactivaren barne-zola pertsonalizatu famatuak eskaintzen ditu.

Gure bereizgarria

PODOACTIVA barne-zola esklusiboek enpresako ingeniarien lan etengabea aprobetxatzen dute, modu iraunkorrean ikertzen eta garatzen aritzen baitira barne-zoletara aplikatutako berrikuntza bermatzeko.

Alemaniatik esportatutako material esklusibo batekin ekoiztuta daude, ezagutzen ditugun tradiziozko barne-zolak baino mehegoak dira, erosotasuna hobetzen dute, indargetzea bikaina dutenez erantzun dinamiko hobea eskaintzen dute, transpirazio ezin hobea daukate eta oinetako izergarriekin bateragarriak dira, luze irauten dute geometria galdu gabe, eta arinagoak dira. Aldi berean, memoria elastiko eta malgutasun handiagoak dituzte, material termodeformagarriarekin egindakoek baino hobeto mantentzen dutelako jatorrizko forma.

Hala ere, barne-zolak egin aurretik, Podoactivak azken proba bat egiten die hautagaiei, behin betiko emaitzak lortzeko: 3D Scan Sport Podoactiva.Nazioartean patentatu duten 3 dimentsiotako eskaner bat da, eta Podoactivak garatu du esklusiboki.Hain zuzen ere, eskaner hori dute bereizgarri oin-moldeak egiteko beste diagnostiko-sistema fisiko zein birtualen aurrean.

Javier Alfarok azaldu duenez, “gainerako eskanerrak ez bezala (orokorrean oinaren irudia beira baten gainean zapalduz lortzen dutenak), Podoactivan laser bidez oinaren irudi birtuala ateratzen dugu, tentsio doigarria duen mintz elastiko baten gainean zapalduz, eta, horrela, geometria hobea lortzen da, gero barne-zola pertsonalizatuak egiteko”.

Podoactivak Poliklinika Gipuzkoan duen Oinaren Unitateak 3 barne-zola mota dauzka:

–        ELITE SPORT:Podoactiva barne-zolen izarra,  eliteko kirolariek erabiltzen dutena.

–       CONFORT LINE:kalitate handiko barne-zola da, eta Podoactiva Elite Sport baino merkeagoa.Eguneroko bizitzan erabiltzeko tratamendu egokia da.

–       ELITE WOMAN: oin eta takoi-altuera bakoitzerako diseinatuta daude, eta mota horretako oinetakoak luze erabiltzean oinetan, aldaketan, belaunetan eta bizkarrean agertu ohi diren arazoak murrizten dituzte, baita lesioak prebenitu ere.

 

OINAREN UNITATEAK ESKAINITAKO ZERBITZUAK

KIROPODOLOGIA

Oinek behar dituzten zaintza guztiak:

  • Azkazalak moztea eta leuntzea.
  • Orbaindutako azkazalak tratatzea.
  • Maskurrak eta helomak tratatzea.
  • Oinazpiko garatxoak tratatzea.
  • Mikosia tratatzea (onddoak).
  • Hipehidrosia tratatzea (gehiegizko izerdia).
  • Hidratazioa.

PODOLOGIA GERIATRIKOA

Adinekoentzako tratamendu eta protokolo zehatzak.Oinazpiko ehun adiposoa murrizteagatik sortutako arazoek, deformazio jakinek (juanikoteak, behatzak atzapar forman…), zirkulazio-arazoek, etab. eguneroko jarduerak egiteko eragozpenak eta ezintasuna sor dezakete.

OIN DIABETIKOAREN UNITATEA

Podoactivak oin diabetikoa aztertzeko protokolo bat dauka, urrats hauei jarraitzen diena:

  • Oina aztertzea.
  • Doppler bidez odol-fluxua baloratzea.
  • Presio-mapa egitea presio-plataformaren bidez.
  • Bahe neuropatikoa (azaleko eta sakoneko sentikortasuna baloratzea).
  • Hala beharrezkoa denean, ultzerazioak tratatzen ditugu deskarga selektiboak eginez, behin-behinekoak (feltroak) zein behin betikoak (barne-zola pertsonalizatuak).

OINATZEN AZTERKETA BIOMEKANIKOA

Poliklinikaren Oinaren Unitatean honako azterketa hau egiten dugu, Podoactivarekin batera:

  • Artikulazioak eta giharrak miatzea ohatilan.
  • Analisi estatikoa presio barapodometrikoko plataformarekin.
  • Analisi dinamikoa presio barapodometrikoko plataformarekin.
  • Analisi dinamikoa abiada handian filmatuz. Horrela, giza begiak denbora errealean ikusi ezin ditzakeen anomaliak antzeman ditzakegu.
  • 3D eskanerra, mundu osoan patentatua.
  • Podoactiva barne-zola pertsonalizatuak.

HAURRAK

Lehen azterketa biomekanikoa egiteko adinik onena 4-5 urte bitartean da, haurrak malformazio akuturik edo ezegonkortasun-sintomarik (askotan erortzea, esaterako) ez badu.

Haurren kasuan, kontsultarako arrazoi nagusiak hauek izan ohi dira: oin valgoak, mina orpoan, oin-puntetan ibiltzea eta ezegonkortasuna. Haur baten zapaltzeko moduak kirolean duen errendimendua eta garapen psikomotor egokia izatea baldintzatzen ditu.