espinilleras_personalizadas_eibar_policlinica_gipuzkoa_unidad_pie_podoactiva_4

SD Eibar da Euskadin zango-babes pertsonalizatuak dituen lehen taldea

Podoactiva zerbitzuaren eskutik Policlínica Gipuzkoak 3D eskaner batekin egindako zango-babes pertsonalizatuak helarazi dizkie SD Eibar taldeko jokalariei. Hala, igande honetan, Ipuruan arratsaldeko lauetan (16:00) Valentziaren aurkako partidan, Eibar taldea izango da Podoactiva Elite Protection zango-babes pertsonalizatuak estreinatuko dituen lehen euskal taldea. Lehen Mailan dagoeneko Betis, Atletico de Madrid eta Real Madrid taldeek eskularruaren moduan egokitzen diren zango-babes horiek dituzte.SD Eibar taldeko jokalariek Podoactiva Elite Protection zango-babes pertsonalizatuak jaso dituzte gaur goizean. Neurrira egindako zango-babes horiek 3D eskaner batekin eratu dira. Hala, futbol-jokalari bakoitzaren hankaren neurriak hartu dira, ondoren zango-babesa eratzeko, jokalari bakoitzarentzat modu erabat pertsonalizatuan. “Fabrikazioan 3D erako inprimaketaren teknika, doitasunezko mekanizatua (CNC) eta materialak termoformatzeko teknikak erabili dira -azaldu du Podoactiva zerbitzuko zuzendari teknikoa den Javier Alfaro podologoak-. Emaitza geruza anitzeko zango-babesa da, besteak beste, goi-moduluko karbono-zuntza erabiliz eratua, 1 Formulan ere erabiltzen dena. Horrela, talkaren aurrean erresistentzia handia eskaintzen du. Gainera, oso fina da (1,36 mm besterik ez), kirolariaren erosotasuna hobetze aldera”.

Halaber, zango-babes bakoitzaren pisua 40 eta 80 gramo artekoa da. Modu horretan “arintasuna eta talkaren aurrean erresistentzia handia uztartzen dira –ziurtatu du Javier Alfarok-, izan ere, zango-babesa hankaren fisionomiara egokitzen da eta kolpe edo talka gertatuz gero, energia sakabanatu egiten da, lesioa izateko arriskua murriztuz. Eskularruaren modura egokitzen dira, euskarririk ere ez dute behar”.

Neurrira eginak eta jokalari bakoitzaren gustura diseinatuak. Hala, bere zango-babesean agertzea nahi dituen irudi eta esaldiak aukera ditzake. “Normalean, jokalariak oso superstiziosoak izaten dira eta atsegin dute amaren, emaztearen edo seme-alaben argazkiekin nahiz motibagarri zaizkien esaldiekin hornitutako zango-babesa izatea” azpimarratu du espezialistak “eta xehetasun estetiko horrez gain, Podoactiva Elite Protection zango-babesek babes-maila oso handia dute, izan ere, jokalari bakoitzaren neurrira egokitzen dira eta erabiltzen diren materialak ere babes hori bermatzen dute” gaineratu du.


Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014