Dr. Enrique Pérez de Ayala

“Erritmoa kontrolatzea oinarrizko baldintzetako bat da lasterketa on bat egiteko, baina badira errendimenduan asko eragiten duten kanpo-faktoreak eta horietako bat da eguraldia”

“Kirol-azterketa egin duten korrikalarien kezka handiena lokomozioaren eta bihotz eta arnasketaren aldetik proba egiteko baldintza fisiko onean dauden eta zer erritmo komeni zaien eramatea jakitea da,” adierazi du Enrique Pérez de Ayala Policlínica Gipuzkoako Kirol Medikuntzako zerbitzu-buruak.


Corredor

Susana Gonzalez, psikologoa: “Atleta ona izatea ez da soilik sasoi fisikoaren araberakoa, alderdi psikologikoak ere funtsezkoak baitira probetan arrakasta edukitzeko”

“Entrenamenduetako eta probetako errendimendua hobe daiteke ondo planifikatutako eta kirol-psikologo batek ebaluatutako entrenamendu psikologiko bat edukiz gero”, azaldu du Susana Gonzalezek, Poliklinika Gipuzkoako psikologoak. “Kirol-ekitaldi horiek sortzen duten antsietatea eta estresa kontrolatzeak, kontzentratzeko gai izateak, norberarenganako konfiantzak eta motibazioak erresistentzia-gaitasuna handitzen dute, eta lasterketan gerta daitezkeen zailtasunei hobeto aurre egiten lagundu. Gaitasun horiek abantaila bat dira emozioei gehiago jarraitzen dieten beste atleta batzuen aldean”, argitzen du Susana Gonzalezek. Egiaztatuta dago ondo planifikatutako eta kirol-psikologo batek ebaluatutako entrenamendu psikologiko bat eramateak entrenamenduetako eta probetako errendimendua hobetzen lagun dezakeela.


Hazte un chequeo deportivo para la Behobia

Behobia – Donostia 2015: Atletismoaren festa herrikoiarekin gozatu baldintza fisiko onean

Kirol-azterketak egin dituzten korrikalariak gehien kezkatzen dituena da jakitea proba egiteko baldintza fisiko onean dauden lokomozioaren eta bihotz eta arnasaren ikuspuntutik. Eta, gero, jakitea zer karrera-erritmo mantendu behar duten. Behobia prestatzeko prozesuan patologiak jasan dituzten gaixoak ikusi ditugu, besteak beste oin-zolako fasziitisa, tibia-perostitisa, zinta aren intsertzioan mina eta oin-zolako kuxina, eta horiek guztiak oin-zolako ortesiaren bidez tratatu ahal izan ditugu. Oso pozik gaude gugan fio diren korrikalari horiei guztiei lagundu ahal izan diegulako.