Policlinica Gipuzkoako Alzheimerraren eta Parkinsonaren Terapia Aurreratuen Programak mila paziente tratatu ditu saiakuntza klinikoetan

Parkinsona eta Alzheimerraren prebentzioan aitzindari izateaz gain, Policlínica Gipuzkoako Terapia Aurreratuen Programa saiakuntza klinikoen arloaren liderra da gaur egun. Saiakuntza kliniko baten helburua ebidentzia zientifiko sendoak dituen eta oraindik merkaturatu ez den farmako baten eraginkortasuna eta segurtasuna zehaztea da. Policlínica Gipuzkoak 33 urte daramatza Gurutz Linazasoro neurologoaren taldearen eskutik saiakuntza klinikoak egiten. “Aukera hau mila pertsonengana hurbildu dugu 65 saiakuntza kliniko baino gehiagotan, ez bakarrik Parkinsonaren alorrean, baita Alzheimerren gaixotasunarenean ere”, azaldu du neurologoak. Linazasororen hitzetan, “saiakuntza klinikoa aukera bat da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu saiakuntza klinikoren batean parte hartu duten eta parte hartzen duten paziente guztiei haien eskuzabaltasunagatik eta konpromisoagatik”.