Hanka ederrak harro erakusteko

Ezabatu gantz lokalizatua eta nahi duzun gorputz hori harro erakutsi, Policlínica Gipuzkoak eskaintzen dizkizun segurtasunarekin eta lasaitasunarekin. Teknikarik aurreratuenak ditugu, eta prozesu osoan aholkuak eta gomendioak emango dizkizuten espezialista adituak ere bai.

Denbora
1 eta 3 ordu
bitartean
Anestesia
Orokorra edo epidurala
eta sedazioa
Ospitalizazioa
1 gau
Sendatzea
1 aste
Emaitzak
Lehenengo hilabetetik
aurrera
Lipoeskultura

Prozesua

Zer da?

Lipoeskultura edo liposukzioa gorputz-siluetaren kirurgietako bat da, eta normalean dietarekin kentzea ezinezkoa den gantz metatua gorputz-zonetatik kentzean datza.

Teknika horren bidez, gorputzeko atal ezberdinetako gantza xurga daiteke: aldakak, izterrak, belaunak, orkatilak, besoak, sabela, aurpegia, etab. Liposukzioa, normalean, anestesia orokorrarekin edo epiduralarekin eta sedazioarekin egitean da.

Prozedura kirurgiko horrekin batera, ipurmasailak handitzeko ebakuntza egin daiteke, hots, ipurmasailen tamaina eta forma hobetzea inplanteen edo gantza txertatzearen bidez (lipofilling)..

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan, kirurgialari plastikoak zure osasun-egoera, sabeleko gantz metatuaren hedapena eta azalaren tonua aztertuko ditu. Zure itxaropenak modu zintzoan eta argian azaldu behar dizkiozu kirurgialari plastikoari. Hala, dituzun aukera ezberdinak azalduko dizkizu, eta gorputz-silueta egokiena lortzeko prozedurarik hoberena erabakiko duzue elkarrekin.

Ebakuntza

Kirurgia hauek gure ospitaleko ebakuntza-gelan egiten dira. Ospitalean egun bat edo bi igaro behar dira medikuaren aginduz.

Liposukzio batek 1 eta 3 ordu arteko iraupena du, baina hori atera beharreko kopuruaren eta zonaren arabera alda daiteke (ordu batetatik hainbat ordutara). Lehenbizi, ebaki txiki bat egiten da, liposukzio-kanula txiki bat sartzeko modukoa. Kanularen beste muturra hutsa eragiten duen makina bati edo xiringa berezi bati lotuko zaio. Kirurgialariak azalaren azpiko gantz-metaketen artean mugitzen du kanula, gantza disolbatu eta xurgatzeko. Batzuetan, ebaki gehiago egin behar dira ikusgaitasun txikiko zonetan, gantz-metaketa guztiak ezabatzeko.

Anestesia

Prozedura oso luzea ez bada, hau da, zure osasunaren, gorpuzkeraren eta kirurgia motaren arabera kendu beharreko gantz kopurua oso handia ez bada, anestesia lokala eta sedazioa eman ahal izango zaizu. Dena dela, anestesia epidurala da gehien erabiltzen dena. Zure kirurgialari plastikoak aurreikusita badu zona handi batean liposukzioa egitea edo hainbat zona tratatzea, hobe da anestesia orokorra erabiltzea.

Bularrak handitzea eta gorputz-siluetaren kirurgia konbinatzen dituzten ebakuntzak anestesia orokorrarekin egiten dira, eta gaixoa lo egoten da operazioak iraun bitartean. 4 orduko iraupena izan dezake gehienez.

Kirurgiaren ostean

Kirurgiaren ostean, tratatutako guneetan gerrikoa edo konpresiozko galtzerdiak jarriko dira hantura eta odol-ateratzea kontrolatzeko eta azalari silueta berrira egokitzen laguntzeko. Gerrikoa hilabetez eraman behar da gutxi gorabehera, eta behin denbora hori igarota, egunez bakarrik jarriko dugu beste astebetez, kirurgialari plastikoak esandakoaren arabera.

Sendatze-prozesua pixkanakakoa da. Kirurgiaren ostean, pisutsuagoa sentituko zara, gehiegizko jariakinengatik, eta liposukzioa jasan duten zonak handituta egongo dira eta hematomak edukiko dituzte. Gainera, kirolaren osteko gihar-minaren sentsazioa eduki dezakezu, ateratako gantz-bolumenaren arabera: zenbat eta gantz gehiago atera, orduan eta handiagoa izango da sentsazioa. Min horiek kirurgialari plastikoak agindutako medikazioarekin kenduko dira.

Kirurgia mota horretan garrantzitsua da aktibo egotea lehenbailehen; izan ere, zenbat eta ariketa gehiago egin, are eta lehenago sendatzen zara.

Ebakuntzaren ostean, puntuak hurrengo 5-10 egunetan erori edo kendu egingo dira. Ohikoena da asebetean lanera itzultzeko moduan egotea. Hantura eta hematomak lehenengo edo bigarren hilabetean desagertuko dira liposukzioaren ondoren, baina baliteke denbora gehiagoz pixka bat handituta izatea.

Sendatze-prozesua pixkanakakoa da. Emaitzak berehala ikus badaitezke ere, denbora bat pasa behar da gorputzaren behin betiko itxura argi ikusteko.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Nola jakin dezaket liposukzioa gomendagarria den niretzat?

Lipoeskultura gomendagarria da pisu normal samarra baina zona ezberdinetan gantz lokalizatua duen pertsona ororentzat. Itxura hobeezina lortzeko, garrantzitsuena azal irmoa eta elastikoa edukitzea da.

Liposukzio bat egin dezaket pisua galtzeko?

Liposukzioa ez da gehiegizko pisua edo gizentasuna tratatzeko metodo bat, dietarekin eta ariketarekin kendu ezin daitekeen gantz lokalizatua kentzeko metodo bat baizik. Hala ere, bizitza osasungarria egiten hasteko aitzakia izan daiteke.

Zein kasutan gomendatzen da liposukzioa?

Zona horretan zirkulazio txarra baduzu edo bihotz- edo arnas arazoak badituzu.

Non egingo didate liposukzioa?

Gure ospitaletako ebakuntza-gela batean. Ebakuntza sekula ez da kontsultategian edo logelan egin behar, ez dituztelako ebakuntza segurtasunez egiteko beharrezkoak diren asepsia- eta hornikuntza-baldintzak betetzen. Policlínica Gipuzkoak ospitale-ingurune batean zaudela ziurtatuko dizun mediku-talde aditua du.